166. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

2020ko 1., 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Santakarako Udalak, 2020ko uztailaren 7an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2020ko udal aurrekontuko 1., 2. eta 3. aldaketak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Santakaran, 2020ko uztailaren 2an.–Alkatea, Jesús Luis Caparroso Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L2007324