166. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Eskumenak Tokiko Gobernu Batzarraren esku uztea

Alkate udalburuaren ekainaren 24ko 121/2020 Ebazpenaren bitartez, indarrik gabe uzten da maiatzaren 11ko 068/2020 Ebazpena, zeinaren bitartez alkateak bereganatzen baitzituen eskumen guztiak, Alkatetzaren ekainaren 25eko 136/2019 Ebazpenaren ondorioz Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetzan emandakoak, alegia, COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera zela eta. Hona hemen haren xedapen zatia:

“Lehenbizikoa.–Errebokatzea Alkatetzaren maiatzaren 11ko 068/2020 Ebazpena, zeinaren bitartez alkateak Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetzan emandako eskumenak bereganatzen baitzituen.

Bigarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Tokiko Gobernu Batzarreko kideei, iragarkia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta Udalaren gardentasun atarian, eta Udalbatzari horren berri ematea, egiten duen hurrengo bilkuran.”

San Adrianen, 2020ko ekainaren 26an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2006860