166. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Iruñeko Orfeoiarentzako 2020ko dirulaguntza izenduna

Oharra: testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 513290.

Alde batetik, María García-Barberena Unzu, Kultura eta Berdintasuneko Alorreko zinegotzi ordezkaria, Iruñeko Udalaren izenean eta hura ordezkatuz, indarreko legeriak ematen dizkion eskudantziak erabiliz.

Beste aldetik, Daniel Sanchez Riveros, entitateko presidentea, Iruñeko Orfeioaren (aurrerantzean, pertsona edo entitate onuraduna) izenean eta hura ordezkatuz diharduela.

Bi aldeek aitortzen diote elkarri gaitasun nahikoa hitzarmeneko betebeharrak hartzeko, eta, horretarako,

ADIERAZTEN DUTE:

Hitzarmen honen helburua da Iruñeko Udalaren indarreko aurrekontuan ageri den dirulaguntza izenduna bideratzea, bai eta pertsona edo entitate onuradunak bere gain hartzen dituen baldintza eta konpromisoak ezartzea ere.

Iruñeko Udalaren aurtengo aurrekontu orokorrean dirulaguntza izendun bat aurreikusi da Iruñeko Orfeoiarentzat.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren (DLO) 22.2 artikuluak ezartzen du zuzenean eman daitezkeela toki entitateen aurrekontuetan ezarritako dirulaguntza izendunak, hitzarmenetan eta dirulaguntza horiek arautzen dituzten arauetan bildu moduan. 28. artikuluak ezartzen du hitzarmenak izanen direla ohiko tresna dirulaguntza horiek bideratzeko.

Bestalde, Iruñeko Udalaren Dirulaguntzen ordenantza orokorrak, 19. artikuluan eta hurrengoetan, arautzen du zein diren araubidea eta prozedura Udalaren aurrekontu orokorrean ezarritako dirulaguntza izendunak zuzenean emateko.

Aipatu xedapenetan ezarritakoaren arabera, bi aldeek deklaratzen dute ezagutzen dutela hitzarmen honen edukia eta, izenpetuz, onartzen dituztela sortzen dituen betebehar eta konpromisoak.

Iruñean, 2020ko ekainaren 30ean.–Kultura eta Berdintasuneko zinegotzi ordezkaria, María García-Barberena Unzu.

Iragarkiaren kodea: L2006918