2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
7/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Orkoiengo Udalak, 2020ko ekainaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 7/2020 aurrekontu-aldaketa.
Espedientea jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondoan. Epe horretan, interesdunek hura aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.
Aplikatzen den araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
Orkoienen, 2020ko uztailaren 17an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.
Iragarkiaren kodea: L2007815