166. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa, Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen udal ordenantzan (16. ordenantza). Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2020ko uztailaren 14an egindako osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea 16. udal ordenantzaren aldaketa, zeinak Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen baititu.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean 30 egunean, haren aurkako erreklamazioak eta/edo alegazioak aurkez daitezen.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkezten ez bada.

Noain Elortzibarren, 2020ko uztailaren 16an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2007699