166. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2020ko aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2020ko uztailaren 14an egin osoko bilkuran, legezko quoruma izanik, hasiera batean onetsi zituen 2019tik 2020ra luzatutako udal aurrekontuan aldaketak egiteko bost espediente.

Espedienteak interesdunen eskura daude, aztertu eta bidezko alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Noain Elortzibarren, 2020ko uztailaren 16an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2007698