166. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

105/2020 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, unibertsitate tituludunentzako sei beka emateko deialdia onesten duena, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Mahastizaintza eta Enologia Atalean aritzeko. DDBN identifikazioa: 513721.

Urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onetsi zen. Aipatu foru dekretuaren 11. artikuluak Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuaren barnean sailkatzen du Mahastizaintza eta Enologia Atala, eta 14. artikuluak, berriz, ezartzen du zein diren Mahastizaintza eta Enologia Atalaren eskumenak, hor zehazten baita ezen “foru dekretuan bertan ardogintzaren arloko esperimentazioari eta ikerketari buruz adierazitako eskudantziak izanen dituela, baita indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk eta bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak ere”.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 22ko 456/2016 Foru Aginduaren bidez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak onetsi ziren, Enologia Bulegoa sortu zen eta, 1-o) artikuluan ezarri denez, Mahastizaintzako Bulegoa eta Enologia Bulegoa Mahastizaintza eta Enologia Atalari atxiki zitzaizkion.

Beste alde batetik, beken deialdi hau COVID-19ak Espainian eta nazioartean eragindako osasun publikoko larrialdi egoeran egiten da; hori dela eta, Alarma, Salbuespen eta Setio Egoerei buruzko ekainaren 1eko 4/1981 Lege Organikoan xedatutakoaren babesean (4. artikuluko b) eta d) apartatuak), Gobernuak alarma-egoera deklaratu zuen Espainiako lurralde osoan, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez, osasun krisiari aurre egiteko. Dekretu hori sei aldiz luzatu da; azken luzapena 2020ko ekainaren 21eko 00:00ak arte izan zen, aipatu arauan ezartzen diren baldintzetan. Bestalde, maiatzaren 22ko 537/2020 Errege Dekretuak xedapen indargabetzaile bakarraren 2. puntuan ahalbidetzen du prozedura honen tramitazioarekin jarraitzea, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarria indargabetzen baitu 2020ko ekainaren 1etik aurrerako ondorioekin; izan ere, indargabetutako xedapenak epe administratiboen etetea deklaratu zuen sektore publikoko entitateek izapidetutako prozeduretan.

Mahastizaintza eta Enologia Atalak, bi bulego horien bitartez, batez ere mahastizaintzaren eta ardogintzaren arloko esperimentazio jarduerak eta ikerketa proiektuak egiten ditu sektoreko enpresekin, Nafarroako ikerketa zentroekin –Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP), Nafarroako Unibertsitatea (UNAV) edo INTIA (NETAI) bezalako enpresa publikoa–, baita beste autonomi erkidegoetako ikerketa zentroekin ere: Logroñoko Mahastiaren eta Ardoaren Zientzien Institutua (Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusia - Errixoako Unibertsitatea - Errioxako Gobernua), NEIKER Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Institutua, Kataluniako INCAVI (Kataluniako Mahastiaren eta Ardoaren Institutua), Madrilgo IMIDRA (Landa, Nekazaritza eta Elikagai Ikerketa eta Garapenerako Madrilgo Institutua), CITA (Aragoiko Nekazaritza Elikagaien Ikerketa eta Teknologia Zentroa), Madrilgo Unibertsitate Autonomoa, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Nekazaritza Ingeniarien Eskola, eta abar. Halaber, gaur egun Europako proiektuekin ere lankidetza ari da, beste herrialde batzuetako erakundeekin (esaterako, Frantziako Mahastiaren eta Ardoaren Institutua).

Esperimentaziorako eta ikerketarako ekintza horien ondorioz, sektoreari mahastizaintzaren eta ardogintzaren arloko teknologia transferitzeko prozesuetan parte hartzen ari da zuzenean, beste erakunde eta enpresa publiko batzuekin elkarlanean: Nafarroako kontseilu arauemaileak, Nekazaritzako Elikagaien Teknologien eta Azpiegituren Institutua (INTIA), etab.

Eginkizun hauek ditu esleiturik: Nafarroako mahatsondo barietateak bildu, identifikatu eta ezaugarritzea, eta mahatsondo barietateen klon hautaketa egitea ekoizle-ugaltzailearen kategorian. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak berak du kategoria hori.

Atalak Nafarroako mahats produkzioaren neurketak egiten ditu, eta Nafarroan mahatsaren izurriteei eta eritasunei buruz abisua emateko estazioen sarearen mantentze-lanetan laguntzen du.

Atalaren barnean Upeltegi Esperimentala dago. Han, ardoak egiten dira, atalak parte hartzen duen mahastizaintzaren eta ardogintzaren arloko hainbat esperientzia eta proiektutatik datozenak. Upeltegi Esperimentala, gainera, Nafarroako Gobernuko Upeltegi Instituzionala da. Hartan, ardo instituzionalak egiten dira, Nafarroako upeltegietan erabili ohi diren irizpide teknikoei jarraituz.

Mahastizaintza eta Enologia Atala, orobat, Europar Batasuneko, Espainiako eta Nafarroako araudia aplikatzen eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko kudeaketarako unitateei laguntzen aritzen da aktiboki, horiek baitira ardoen kalitate-deituren arloko agintari eskudunak (Nafarroa jatorri-deitura, Errioxa jatorri-deitura kalifikatua, Cava jatorri-deitura, lurreko ardoak, lur eremuko ardoak, etab.)

Horregatik guztiagatik, Mahastizaintza eta Enologia Atala gune ezin egokiagoa da agronomiaren arloetako batean gradua edo lizentzia eskuratu duten gazteek, arlo horretan esperientzia teorikoa eta praktikoa eskuratzeko prozesu batean parte hartu nahi izanez gero, aukera izan dezaten atalaren lantalde teknikoaren barrenean sartzeko aldi batez, horrela beren prestakuntza akademikoa eta prestasuna eskainiko baitute atalak epe horretan aurreikusiak dituen jarduera garrantzitsuenak gauzatzen laguntzeko.

Eta hori guztia beka sistema baten aterpean dago egituratua erregelamenduz. Mahastizaintza eta Enologia Atalak esperientzia handia du sistema horretan; izan ere, EVENA-Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroa zenaren ondorengoa da mahastizaintzako eta ardogintzako jarduerei dagokienez.

Kontuan harturik beken sistemak emaitza bikainak eman dituela, alde batetik, bekadunak lan munduan sartzea dakarrelako, eta bestetik, haiek egindako lanak baliagarriak eta kalitatekoak izaten direlako.

Kontuan harturik bekadunaren esku uzten diren lanak Mahastizaintza eta Enologia Atalarentzat eta Nafarroako mahastizaintza sektorearentzat oro har baliagarriak izan daitezkeela, baita bekadunarentzat berarentzat ere, horrela lan esperientzia interesgarria eta sektorearen ezagutza sakona lortzeko aukera izanen baitu.

Mahastizaintza eta ardogintza arloetako prestakuntza diziplina askotarikoa denez, komenigarritzat jo da teknikariak prestatzeko orain arte erabilitako irizpideari eustea, non bereizi baitira, batetik, mahastizaintza, eta bestetik, enologia, nahiz eta alderdi askotan biak bat etortzen diren eta mahastizaintzaren eta ardogintzaren arloko esperimentazio eta ikerketa jarduera askotan batera parte har dezaketen.

Horrenbestez, Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuak proposatu du Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusian aritzeko sei prestakuntza beka sortzea eta horien deialdia egitea.

Beka horietako hiru mahastizaintzari daude loturik batik bat, eta esleipen-hartzaileak Mahastizaintzako Bulegoan arituko dira, eta beste hirurak, berriz, enologiari lotuak daude batik bat, eta Enologia Bulegoan arituko dira.

Ebazpen honi honako arau hauek aplikatuko zaizkio: azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea, Diru-laguntzei buruzkoa, eta apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezartzen duena.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak azaroaren 9an emandako 68/2017 Foru Aginduaren bidez eman dizkidaten eskudantziak erabiliz, haren bidez departamentuko zuzendari nagusien esku utzi baitzen 2017ko Gastuen Aurrekontuko “Bekak” izeneko 700000-70110-4809-411100 partidari eta ondorengo aurrekontu-ekitaldietako antzeko partidei egotzitako gastuak eta ordainketak baimentzeko eskumena.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Unibertsitateko tituludunentzako sei beka emateko deialdia onestea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Mahastizaintza eta Enologia Atalean aritzeko. Beka horietako hiru Mahastizaintzako Bulegoan aritzeko dira, eta horien oinarri arautzaileak ebazpen honen I. eranskinean jasotzen dira. Beste hirurak Enologia Bulegoan aritzeko dira, eta horien oinarri arautzaileak ebazpen honen II. eranskinean jasotzen dira.

2. 68.285,52 euroko gastua baimentzea ebazpen honen ondoriozko ordainketa-konpromisoei aurre egiteko. Horietatik 34.142,76 euro 2020ko Gastuen Aurrekontuko “Bekak” izeneko 700000-70110-4809-411100 partidaren kargura ordainduko dira, eta 34.142,76 euro, berriz, 2021eko Gastuen Aurrekontuan gaitzen den partida baliokidearen kargura.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

4. Ebazpen hau igortzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Langileria Bulegora, Informazio Kudeaketaren Atalera eta Ekonomia Aferetarako Bulegora.

5. Deialdi hau eta bere oinarri arautzaileak Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean erregistratzea (NGDDB).

6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute interesdunek, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita edo alarma egoeraren deklarazioa bukatu eta hurrengo egun baliodunetik hasita, aurrekoaren ondotik gertatzen bada.

Iruñean, 2020ko ekainaren 30ean.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Fernando Santafé Aranda.

I. ERANSKINA

MAHASTIZAINTZA

Unibertsitateko tituludunentzako hiru beka emateko deialdiaren oinarri arautzaileak, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Mahastizaintza eta Enologia Atalean aritzeko
(Mahastizaintzako Bulegoa)

Lehena.–Xedea.

Deialdi honen xedea da unibertsitateko tituludunentzako 3 beka sortzea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Mahastizaintza eta Enologia Atalean aritzeko (Mahastizaintzako Bulegoa), Erriberriko instalazioetan, mahastizaintzako teknikariak prestatzeko.

Bigarrena.–Iraupena.

Bekek 12 hilabeteko gehieneko iraupena izanen dute, 2020ko uztailaren 1etik 2021eko ekainaren 30era bitarte. Mahastizaintza eta Enologia Atalak eskatuz gero, bekak luza daitezke, epe berdinetarako, hiru urte egin arte gehienez, hasierako epea eta luzapenak kontuan izanda.

Hirugarrena.–Zenbatekoa.

Bekak 11.380,92 eurokoak izanen dira, urtebeterako. Diru hori hilabetero ordainduko da, 900 euro aldiro, edo dagokion zati proportzionala, gehi Gizarte Segurantzaren kontzeptuan dagokion kopurua. Bekadunak bere gain hartuko ditu Gizarte Segurantzaren araubidean sartzeagatik dagozkion betebeharrak, Estatuko araudiak horren gainean ezarritakoarekin bat.

Laugarrena.–Betebeharrak.

Baldintza hauek guztiak betetzen dituzten pertsona fisikoek hartzen ahalko dituzte prestakuntza bekak:

a) Adinez nagusia izatea.

b) Espainiarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo, Europako Erkidegoak sinatu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen duen estaturen batekoa. Nolanahi ere, Espainiako nazionalitatea ez duenak gaztelaniaz behar adina badakiela frogatu beharko du.

c) Jarduteko gaitasun osoa izatea eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen laguntza eta dirulaguntza publikoak jasotzeko desgaitua ez egotea.

d) Bizitokia Nafarroan izatea, deialdiaren eguna baino urte bat lehenagotik gutxienez.

e) Unibertsitateko gradudun titulu hauetako bat, edo baliokidea, izatea: Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritza, Nekazaritza Ingeniaritza, Elikagai Prozesu eta Produktuen Berrikuntza, Bioteknologia, Zientziak edo Biologia. Tituluak Espainiako agintariek emandakoa edo homologatua behar du.

f) Eskatutako titulua prestakuntza bekarako deialdia egin aurreko hiru urteen barrenean eskuratua izatea.

g) Bekaren xedeko prestakuntzan aritzea galaraz diezaiokeen ezintasun fisikorik edo gaixotasunik ez izatea.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkeztea.

1. Eskaerak ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hamabost egun baliodunean aurkeztuko dira.

2. Eskaerak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko erregistroan aurkeztu behar dira (González Tablas kalea 9), baita Nafarroako Gobernuko Erregistroaren edozein bulegotan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako tokietan eta Erregistro Orokor Elektronikoan ere.

3. Eskaerarekin batera honako agiri hauek aurkeztuko dira:

a) Eskaera.

b) Curriculum vitae-a, egindako ikasketak, burututako jarduerak, argitalpenak, lortutako sariak eta aipatu nahi dituen merezimendu guztiak adierazten dituena.

c) Ikasketa espedientearen ziurtagiria, ikasmaila bakoitzeko irakasgai guztien kalifikazioekin, espedientearen batez besteko nota argi adierazita, zein deialditan gainditu zituen espresuki aipatuta.

d) Seigarren oinarriko 2.II. puntuan adierazten diren merezimenduen egiaztagiriak.

e) Dituen titulu eta diplomen fotokopiak.

f) Nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen fotokopia.

g) Nafarroan duela urtebete bizi dela frogatzen duen agiria (adibidez: kasuan kasuko udalak emandako ziurtagiria).

h) Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluari jarraikiz, adierazten duena ez dagoela onuradun izatea galarazten dioten egoeretako bakar batean ere.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4. Epe barrenean aurkeztutako eskabidean behar diren datu guztiak jasotzen ez badira, edo eskatutako agiriak eransten ez bazaizkio, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar egun balioduneko epean akatsak zuzen ditzala edo agindutako agiriak aurkez ditzala. Halaber, jakinaraziko zaio, hori egiten ez badu, eskaerari uko egin diola ulertuko dela. Kasu horretan, espedientea artxibatzeko ebazpena emanen da, eta interesdunari jakinaraziko zaio. Deialdian ezarritako merezimenduei buruzko agiriak aurkezten ez badira, ezin izanen da zuzenketarik egin.

5. Prestakuntza bekak jasotzeko eskaera aurkezteak berekin dakar eskatzaileak deialdiaren oinarriak onartzea.

Seigarrena.–Eskaeren ebaluazioa.

1. Ebaluazio batzorde batek baloratu eta hautatuko ditu deialdiko baldintzak betetzen dituzten eskaerak. Honako hauek osatuko dute batzordea:

Batzordeburua: Andrés Eciolaza Carballo, Nekazaritzako Erregistroen Ataleko burua.

Batzordekideak: Sonia Fuentetaja González andrea, Nekazaritzako Ustiategiak eta Nekazarien Elkarteak Sustatzeko Ataleko burua.

Idazkaria: Alfredo Rueda Diez, Enologia Bulegoko burua.

2. Ebaluazio batzordeak izangaiek alegatu eta frogatutako merezimenduak kalifikatuko ditu, balorazio hauen arabera:

I.–Ikasketa espedientea. Atal honetako puntuazioa 5 izanen da gehienez ere.

–Aurkezten den titulazio nagusiaren espediente akademikoaren batez besteko nota orokorra aintzat hartuko da, irailaren 5eko 1125/2003 Errege Dekretuarekin bat. Dekretu horrek ezartzen ditu kredituen Europako sistema eta kalifikazioen sistema, lurralde nazional osoan balio duten unibertsitateko titulazio ofizialetan:

  • Nahiko: 1 puntu.
  • Oso ongi: 2 puntu.
  • Bikain: 3 puntu.
  • Ohorezko matrikula: 4 puntu.

–Gradu amaierako lanek, beken jardueraren esparruarekin lotura zuzena badute, beste bi puntu emanen dizkiote izangaiari.

II.–Beken jarduera-esparruari lotutako arloetako prestakuntza (gehieneko puntuazioa atal honetan, 10 puntu):

–Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritza edo Nekazaritza Ingeniaritza lizentziadun edo gradudun titulua edukitzeagatik, Nekazaritza Ingeniaritzako unibertsitate masterra edo Ingurumen Agrobiologiako unibertsitate masterra edukitzeagatik, deialdiaren betebehar gisa aurkeztu den unibertsitateko gradudunaren titulua edo baliokidea ez dena (laugarren oinarria, e) apartatua): 3 puntu.

–Unibertsitateek edo administrazio publikoek ziurtatzen dituzten graduatu ondoko edo master ikastaroak egiteagatik, gutxienez 300 orduko iraupena badute: puntu bat ikastaro bakoitzeko.

–ISSN edo ISBN zenbakidun argitalpen tekniko edo zientifikoengatik: 0,5 puntu, bakoitzeko.

–20 ordutik gorako jardunaldi, ikastaro edo mintegietan parte hartzeagatik: 0,25 puntu titulu bakoitzeko.

–Mahastizaintza praktikak zentro ofizial batean (30 egun, gutxienez): 0,50 puntu hilabeteko.

III. Hizkuntzak (Atal honetako puntuazioa 1,5 izanen da gehienez ere):

Hizkuntzak baloratzeko, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean ezarritakoari jarraikiko zaio. Ebazpen horrek euskararen eta Europar Batasuneko hizkuntzen jakite-maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliozkotzeak ezarri zituen, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera.

Hizkuntza eskola ofizial batek emandako gaitasun agiria edo C1 titulua edo ofizialki baliokidea den titulua edukiz gero, 0,50 puntu emanen dira hizkuntza bakoitzarengatik. B2 tituluak edo ofizialki horien baliokideak diren tituluak 0,25 punturekin baloratuko dira. B1 tituluak edo ofizialki horien baliokideak diren tituluak 0,10 punturekin baloratuko dira. Izangaiak hizkuntza bakoitzean lortu duen gehieneko maila baino ez da baloratuko.

Berdinketa izanez gero, egiaztatutako titulazioaren ikasketa espedientean nota altuena duenaren eskaera lehenetsiko da. Berdinketak badirau, hizkuntzetan puntuaziorik handiena duen eskaera. Azkenik, behar izatera, zozketaz ebatziko da.

3. Merezimenduak kalifikatzeko prozesua bukatuta, ebaluazio batzordeak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko iragarki oholean (González Tablas kalea 9, Iruña) argitaratuko du aukeraturiko izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa, baita Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariko zerbitzuen katalogoaren berariazko fitxan ere (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/).

4. Ebaluazio batzordeak organo eskudunari igorriko dio bekak emateko proposamena, loteslea izanen dena.

5. Hautatutako gainerako eskatzaileekin ordezkapenetarako zerrenda bat osatuko da, guztira lortzen duten puntuazioaren araberako hurrenkerari jarraikiz; hurrenkera horri zorrotz jarraituko zaio sortzen ahal diren bajak betetzeko, onuradunak uko egiten duenean, ezinbesteko kasuetan, baldintzak betetzen ez dituenean edo behar bezala arrazoitutako beste edozein kasutan.

Zazpigarrena.–Beka emateko ebazpena.

1. Ebazpen proposamena ikusirik, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak bekak emateari buruzko ebazpena emanen du.

2. Prozedura ebazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe hori bukatzen denerako berariazko ebazpena argitaratu edo jakinarazi ez bada, uler daiteke eskaerak ezetsi egin direla administrazioaren isiltasunez.

3. Bekak nori esleitu zaizkion eta, halakorik bada, gainerako eskaerak ukatu direla interesdunei jakinarazteko, administrazio prozedura erkideari buruzko legedian ezarritako bideak erabiliko dira. Hori guztia Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren iragarki-taulan argitaratuko da (González Tablas kalea 9, Iruña), baita Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariko zerbitzuen katalogoaren fitxan ere (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/). Bekaren esleipenari buruzko jakinarazpenean, onuradunei ezarritako baldintzak zehaztuko dira.

4. Deialdi honi buruz edozein kontsulta egiteko, hura kudeatzen duen organora jo daiteke, posta elektronikoko helbide honen bidez: viticulturaenologia@navarra.es.

Zortzigarrena.–Jabetza intelektuala.

Egiten diren dokumentu eta lanen jabetza intelektuala Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarena izanen da, eta berak baizik ez du izanen haiek zabaldu eta argitaratzeko eskubidea.

Bederatzigarrena.–Jardueren hasiera eta ukoak.

1. Prestakuntza bekak jasotzen dituztenek organo eskudunak agintzen dien egunean hasi beharko dute lanean, edo, betiere, bekaren esleipena jakinarazi eta hamar eguneko epean, gehienez ere. Horrela egiten ez badu, ulertuko da onuradunak bekari uko egin diola behin betiko, non ez den ezinbesteko arrazoirik edo behar bezala justifikatutako beste edozein gorabehera.

2. Emandako bekari edozein arrazoirengatik uko eginez gero, organo eskudunak zilegi izanen du beka hori ebaluazio batzordeak ezarritako zerrendan hurrengo postuan ageri denari ematea, deusetan galarazi gabe onuradunak uko egin arte sortu diren betebeharrak betetzea.

Hamargarrena.–Betebeharrak eta bateraezintasunak.

1. Bekadunek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezartzen duen apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuaren 16. eta 19. artikuluetan ezarritako bateraezintasun eta betebehar orokorren araubidea bete beharko dute.

2. Jarduerak hasten diren unean, bekadunak ez dira jasotzen ariko bekarekin bateraezina den beste edozein laguntza publiko edo pribatu.

3. Jarduerak hasteko unean Nafarroako Ogasun Publikoko zergaduna bada, onuradunak zerga betebeharrak eguneraturik dituela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko du, baita zinpeko adierazpen edo agindu bat ere, adierazten duena ez dela jasotzen ari, helburu berarekin, beste departamentu, administrazio, ente publiko edo pribatu batzuek emandako laguntza publikorik, bekarekin bateraezina dena.

4. Beka emateak zehazten duen prestakuntza teoriko-praktikoko jarduera betetzea, eta bekaren jarduketaren xedearekin eta eremuarekin lotutako jardueretan eta lanetan laguntzea. Beka jasotzen dutenek beren kabuz joan beharko dute Erriberriko (Nafarroa 31390) Valle de Orba 34 helbidean dauden Departamentuaren instalazioetara.

5. Xede berarekin eskatu edo jaso dituen bestelako beka edo dirulaguntzen berri ematea beka eman duen organoari.

6. Bekaren zuzeneko ondorio diren jarduera eta argitalpen guztietan bekadun gisa aritu dela adieraztea.

7. Prestakuntza jarduera gauzatu bitartean ezagutzen duen isilpeko informazio tekniko edo administratiboaren gainean sekretua eta konfidentzialtasuna gordetzea.

8. Zein erakundetan jarduten duen, bertako barne edo funtzionamendu araudia betetzea.

9. Onuradunak egindako prestakuntza jardueraren azken memoria aurkeztu beharko du. Memoriak tutorearen adostasuna izan beharko du, eta horrek balorazio bat gehituko du beka emateko baldintzen eta aurreikusitako helburuen betetze-mailari buruz.

10. Onuradunak prestakuntza jarduera bera egiteko beka edo dirulaguntza bateragarri bat baino gehiago metatzen badu, jasotako zenbatekoa ezin izanen da 18.000 eurotik gorakoa izan urtean, dela bakarka dela administrazio beraren, beste administrazio publiko baten edo Espainiako nahiz atzerriko erakunde publiko edo pribatu baten nahiz partikular baten beste dirulaguntzekin baturik.

Hamaikagarrena.–Tutoretza eta jarduerak.

1. Bekadunari tutore bat esleituko zaio. Tutoreak eginkizun jakin batzuk ezarriko dizkio, ordutegiak finkatuko ditu eta bekadunaren betebeharrak eta jarduerak betetzen diren begiratuko du, haren ardura izanen baita bekaduna gainbegiratzea.

2. Beka emateak ez du inolaz ere sortuko lan, kontratu edo estatutu bidezko harremanik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekin edo haren erakunde autonomoekin.

3. Bekaldiaren hilabete bakoitzeko, 2,5 egun naturaleko atsedenaldia emanen zaio bekadun bakoitzari.

4. Zein unitate administratibotan egiten diren jarduerak, haren barne edo funtzionamendu araubideari jarraituko zaio eskubide horiek erabiltzeko.

5. Bekadunek prestakuntzarako beharrezkoak diren joan-etorriak egin beharko dituzte.

Hamabigarrena.–Kalte-ordainak.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezartzen duen apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuaren 21. artikuluan ezarritako kalte-ordainak jasotzeko eskubidea du bekadunak.

Hamahirugarrena.–Kalteengatiko erantzukizuna.

Bekadunak bere prestakuntza jarduerak irauten duen bitartean hirugarrenei eragiten dizkien kalteen erantzulea Administrazio Publikoa izanen da, baina administrazio horrek zilegi izanen du bekadunak dolu, erru edo zabarkeria larriagatik izan dezakeen erantzukizuna eskatzea.

Hamalaugarrena.–Aplikatu beharreko araudia.

Foru agindu honetan ezarrita ez dagoen orotan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezartzen duen apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoari jarraituko zaio.

II. ERANSKINA

ENOLOGIA

Unibertsitateko tituludunentzako hiru beka emateko deialdiaren oinarri arautzaileak, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Mahastizaintza eta Enologia Atalean aritzeko (Enologia Bulegoa)

Lehena.–Xedea.

Deialdi honen xedea da unibertsitateko tituludunentzako 3 beka sortzea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Mahastizaintza eta Enologia Atalean aritzeko (Enologia Bulegoa), Erriberriko instalazioetan, enologiako teknikariak prestatzeko.

Bigarrena.–Iraupena.

Bekek 12 hilabeteko gehieneko iraupena izanen dute, 2020ko uztailaren 1etik 2021eko ekainaren 30era bitarte. Mahastizaintza eta Enologia Atalak eskatuz gero, bekak luza daitezke, epe berdinetarako, hiru urte egin arte gehienez, hasierako epea eta luzapenak kontuan izanda.

Hirugarrena.–Zenbatekoa.

Bekak 11.380,92 eurokoak izanen dira, urtebeterako. Diru hori hilabetero ordainduko da, 900 euro aldiro, edo dagokion zati proportzionala, gehi Gizarte Segurantzaren kontzeptuan dagokion kopurua. Bekadunak bere gain hartuko ditu Gizarte Segurantzaren araubidean sartzeagatik dagozkion betebeharrak, Estatuko araudiak horren gainean ezarritakoarekin bat.

Laugarrena.–Betebeharrak.

Baldintza hauek guztiak betetzen dituzten pertsona fisikoek hartzen ahalko dituzte prestakuntza bekak:

a) Adinez nagusia izatea.

b) Espainiarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo, Europako Erkidegoak sinatu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen duen estaturen batekoa. Nolanahi ere, Espainiako nazionalitatea ez duenak gaztelaniaz behar adina badakiela frogatu beharko du.

c) Jarduteko gaitasun osoa izatea eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen laguntza eta dirulaguntza publikoak jasotzeko desgaitua ez egotea.

d) Bizitokia Nafarroan izatea, deialdiaren eguna baino urte bat lehenagotik gutxienez.

e) Unibertsitateko gradudun titulu hauetako bat, edo baliokidea, izatea: Enologia, Elikagai Prozesu eta Produktuen Berrikuntza, Elikagaien Zientzia eta Teknologia, Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritza, Nekazaritza Ingeniaritza, Bioteknologia, Zientziak, Biologia, Biokimika edo Kimika. Tituluak Espainiako agintariek emandakoa edo homologatua behar du.

f) Eskatutako titulua prestakuntza bekarako deialdia egin aurreko hiru urteen barrenean eskuratua izatea.

g) Bekaren xedeko prestakuntzan aritzea galaraz diezaiokeen ezintasun fisikorik edo gaixotasunik ez izatea.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkeztea.

1. Eskaerak ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hamabost egun baliodunean aurkeztuko dira.

2. Eskaerak Landa Garapeneko, eta Ingurumeneko Departamentuaren Erregistroan aurkeztuko dira (González Tablas kalea 9), edo Nafarroako Gobernuaren erregistro-bulegoetako edozeinetan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean aipatzen diren tokietatik edozeinetan (16. Artikulua), eta Erregistro Orokor Elektronikoan.

3. Eskaerarekin batera honako agiri hauek aurkeztuko dira:

i) Eskaera.

j) Curriculum vitae-a, egindako ikasketak, burututako jarduerak, argitalpenak, lortutako sariak eta aipatu nahi dituen merezimendu guztiak adierazten dituena.

k) Ikasketa espedientearen ziurtagiria, ikasmaila bakoitzeko irakasgai guztien kalifikazioekin, espedientearen batez besteko nota argi adierazita, zein deialditan gainditu zituen espresuki aipatuta.

l) Seigarren oinarriko 2.II. puntuan adierazten diren merezimenduen egiaztagiriak.

m) Dituen titulu eta diplomen fotokopiak.

n) Nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen fotokopia.

o) Nafarroan duela urtebete bizi dela frogatzen duen agiria (adibidez: kasuan kasuko udalak emandako ziurtagiria).

p) Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluari jarraikiz, adierazten duena ez dagoela onuradun izatea galarazten dioten egoeretako bakar batean ere.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4. Epe barrenean aurkeztutako eskabidean behar diren datu guztiak jasotzen ez badira, edo eskatutako agiriak eransten ez bazaizkio, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar egun balioduneko epean akatsak zuzen ditzala edo agindutako agiriak aurkez ditzala. Halaber, jakinaraziko zaio, hori egiten ez badu, eskaerari uko egin diola ulertuko dela. Kasu horretan, espedientea artxibatzeko ebazpena emanen da, eta interesdunari jakinaraziko zaio. Deialdian ezarritako merezimenduei buruzko agiriak aurkezten ez badira, ezin izanen da zuzenketarik egin.

5. Prestakuntza bekak jasotzeko eskaera aurkezteak berekin dakar eskatzaileak deialdiaren oinarriak onartzea.

Seigarrena.–Eskaeren ebaluazioa.

1. Ebaluazio batzorde batek baloratu eta hautatuko ditu deialdiko baldintzak betetzen dituzten eskaerak. Honako hauek osatuko dute batzordea:

Batzordeburua: Andrés Eciolaza Carballo, Nekazaritzako Erregistroen Ataleko burua.

Batzordekideak: Sonia Fuentetaja González andrea, Nekazaritzako Ustiategiak eta Nekazarien Elkarteak Sustatzeko Ataleko burua.

Idazkaria: Alfredo Rueda Diez, Enologia Bulegoko burua.

2. Ebaluazio batzordeak izangaiek alegatu eta frogatutako merezimenduak kalifikatuko ditu, balorazio hauen arabera:

I.–Ikasketa espedientea. Atal honetako puntuazioa 5 izanen da gehienez ere.

–Aurkezten den titulazio nagusiaren espediente akademikoaren batez besteko nota orokorra aintzat hartuko da, irailaren 5eko 1125/2003 Errege Dekretuarekin bat. Dekretu horrek ezartzen ditu kredituen Europako sistema eta kalifikazioen sistema, lurralde nazional osoan balio duten unibertsitateko titulazio ofizialetan:

  • Nahiko: 1 puntu.
  • Oso ongi: 2 puntu.
  • Bikain: 3 puntu.
  • Ohorezko matrikula: 4 puntu.

–Gradu amaierako lanek, beken jardueraren esparruarekin lotura zuzena badute, beste bi puntu emanen dizkiote izangaiari.

II.–Bekaren jarduera-eremuko gaiekin loturiko prestakuntza (atal honetako gehieneko puntuazioa 10 puntu izanen da), deialdiaren betebehar gisa aurkeztu den unibertsitateko gradudunaren titulua edo baliokidea ez dena (laugarren oinarria, e) apartatua):

–Enologiako lizentziadun edo gradudun titulua: 3 puntu.

–Enologiako unibertsitate masterra: 2 puntu.

–Elikagai Prozesu eta Produktuen Berrikuntza, Elikagaien Zientzia eta Teknologia lizentziadun edo gradudun titulua: 1 puntu.

–Unibertsitateek edo administrazio publikoek ziurtatzen dituzten graduatu ondoko edo master ikastaroak egiteagatik, gutxienez 300 orduko iraupena badute: puntu bat ikastaro bakoitzeko.

–ISSN edo ISBN zenbakidun argitalpen tekniko edo zientifikoengatik: 0,5 puntu, bakoitzeko.

–20 ordutik gorako jardunaldi, ikastaro edo mintegietan parte hartzeagatik: 0,25 puntu titulu bakoitzeko.

–Enologia praktikak zentro ofizial batean (30 egun, gutxienez): 0,50 puntu hilabeteko.

III. Hizkuntzak (Atal honetako puntuazioa 1,5 izanen da gehienez ere):

Hizkuntzak baloratzeko, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean ezarritakoari jarraikiko zaio. Ebazpen horrek euskararen eta Europar Batasuneko hizkuntzen jakite-maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliozkotzeak ezarri zituen, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera.

Hizkuntza eskola ofizial batek emandako gaitasun agiria edo C1 titulua edo ofizialki baliokidea den titulua edukiz gero, 0,50 puntu emanen dira hizkuntza bakoitzarengatik. B2 tituluak edo ofizialki horien baliokideak diren tituluak 0,25 punturekin baloratuko dira. B1 tituluak edo ofizialki horien baliokideak diren tituluak 0,10 punturekin baloratuko dira. Izangaiak hizkuntza bakoitzean lortu duen gehieneko maila baino ez da baloratuko.

Berdinketa izanez gero, egiaztatutako titulazioaren ikasketa espedientean nota altuena duenaren eskaera lehenetsiko da. Berdinketak badirau, hizkuntzetan puntuaziorik handiena duen eskaera. Azkenik, behar izatera, zozketaz ebatziko da.

3. Merezimenduak kalifikatzeko prozesua bukatuta, ebaluazio batzordeak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko iragarki oholean (González Tablas kalea 9, Iruña) argitaratuko du aukeraturiko izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa, baita Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariko zerbitzuen katalogoaren berariazko fitxan ere (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/).

4. Ebaluazio batzordeak organo eskudunari igorriko dio bekak emateko proposamena, loteslea izanen dena.

5. Hautatutako gainerako eskatzaileekin ordezkapenetarako zerrenda bat osatuko da, guztira lortzen duten puntuazioaren araberako hurrenkerari jarraikiz; hurrenkera horri zorrotz jarraituko zaio sortzen ahal diren bajak betetzeko, onuradunak uko egiten duenean, ezinbesteko kasuetan, baldintzak betetzen ez dituenean edo behar bezala arrazoitutako beste edozein kasutan.

Zazpigarrena.–Beka emateko ebazpena.

1. Ebazpen proposamena ikusirik, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak bekak emateari buruzko ebazpena emanen du.

2. Prozedura ebazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe hori bukatzen denerako berariazko ebazpena argitaratu edo jakinarazi ez bada, uler daiteke eskaerak ezetsi egin direla administrazioaren isiltasunez.

3. Bekak nori esleitu zaizkion eta, halakorik bada, gainerako eskaerak ukatu direla interesdunei jakinarazteko, administrazio prozedura erkideari buruzko legedian ezarritako bideak erabiliko dira. Hori guztia Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren iragarki-taulan argitaratuko da (González Tablas kalea 9, Iruña), baita Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariko zerbitzuen katalogoaren fitxan ere (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/). Bekaren esleipenari buruzko jakinarazpenean, onuradunei ezarritako baldintzak zehaztuko dira.

4. Deialdi honi buruz edozein kontsulta egiteko, hura kudeatzen duen organora jo daiteke, posta elektronikoko helbide honen bidez: viticulturaenologia@navarra.es.

Zortzigarrena.–Jabetza intelektuala.

Egiten diren dokumentu eta lanen jabetza intelektuala Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarena izanen da, eta berak baizik ez du izanen haiek zabaldu eta argitaratzeko eskubidea.

Bederatzigarrena.–Jardueren hasiera eta ukoak.

1. Prestakuntza bekak jasotzen dituztenek organo eskudunak agintzen dien egunean hasi beharko dute lanean, edo, betiere, bekaren esleipena jakinarazi eta hamar eguneko epean, gehienez ere. Horrela egiten ez badu, ulertuko da onuradunak bekari uko egin diola behin betiko, non ez den ezinbesteko arrazoirik edo behar bezala justifikatutako beste edozein gorabehera.

2. Emandako bekari edozein arrazoirengatik uko eginez gero, organo eskudunak zilegi izanen du beka hori ebaluazio batzordeak ezarritako zerrendan hurrengo postuan ageri denari ematea, deusetan galarazi gabe onuradunak uko egin arte sortu diren betebeharrak betetzea.

Hamargarrena.–Betebeharrak eta bateraezintasunak.

1. Bekadunek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezartzen duen apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuaren 16. eta 19. artikuluetan ezarritako bateraezintasun eta betebehar orokorren araubidea bete beharko dute.

2. Jarduerak hasten diren unean, bekadunak ez dira jasotzen ariko bekarekin bateraezina den beste edozein laguntza publiko edo pribatu.

3. Jarduerak hasteko unean Nafarroako Ogasun Publikoko zergaduna bada, onuradunak zerga betebeharrak eguneraturik dituela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko du, baita zinpeko adierazpen edo agindu bat ere, adierazten duena ez dela jasotzen ari, helburu berarekin, beste departamentu, administrazio, ente publiko edo pribatu batzuek emandako laguntza publikorik, bekarekin bateraezina dena.

4. Beka emateak zehazten duen prestakuntza teoriko-praktikoko jarduera betetzea, eta bekaren jarduketaren xedearekin eta eremuarekin lotutako jardueretan eta lanetan laguntzea. Beka jasotzen dutenek beren kabuz joan beharko dute Erriberriko (Nafarroa 31390) Valle de Orba 34 helbidean dauden Departamentuaren instalazioetara.

5. Xede berarekin eskatu edo jaso dituen bestelako beka edo dirulaguntzen berri ematea beka eman duen organoari.

6. Bekaren zuzeneko ondorio diren jarduera eta argitalpen guztietan bekadun gisa aritu dela adieraztea.

7. Prestakuntza jarduera gauzatu bitartean ezagutzen duen isilpeko informazio tekniko edo administratiboaren gainean sekretua eta konfidentzialtasuna gordetzea.

8. Zein erakundetan jarduten duen, bertako barne edo funtzionamendu araudia betetzea.

9. Onuradunak egindako prestakuntza jardueraren azken memoria aurkeztu beharko du. Memoriak tutorearen adostasuna izan beharko du, eta horrek balorazio bat gehituko du beka emateko baldintzen eta aurreikusitako helburuen betetze-mailari buruz.

10. Onuradunak prestakuntza jarduera bera egiteko beka edo dirulaguntza bateragarri bat baino gehiago metatzen badu, jasotako zenbatekoa ezin izanen da 18.000 eurotik gorakoa izan urtean, dela bakarka dela administrazio beraren, beste administrazio publiko baten edo Espainiako nahiz atzerriko erakunde publiko edo pribatu baten nahiz partikular baten beste dirulaguntzekin baturik.

Hamaikagarrena.–Tutoretza eta jarduerak.

1. Bekadunari tutore bat esleituko zaio. Tutoreak eginkizun jakin batzuk ezarriko dizkio, ordutegiak finkatuko ditu eta bekadunaren betebeharrak eta jarduerak betetzen diren begiratuko du, haren ardura izanen baita bekaduna gainbegiratzea.

2. Beka emateak ez du inolaz ere sortuko lan, kontratu edo estatutu bidezko harremanik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekin edo haren erakunde autonomoekin.

3. Bekaldiaren hilabete bakoitzeko, 2,5 egun naturaleko atsedenaldia emanen zaio bekadun bakoitzari.

4. Zein unitate administratibotan egiten diren jarduerak, haren barne edo funtzionamendu araubideari jarraituko zaio eskubide horiek erabiltzeko.

5. Bekadunek prestakuntzarako beharrezkoak diren joan-etorriak egin beharko dituzte.

Hamabigarrena.–Kalte-ordainak.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezartzen duen apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuaren 21. artikuluan ezarritako kalte-ordainak jasotzeko eskubidea du bekadunak.

Hamahirugarrena.–Kalteengatiko erantzukizuna.

Bekadunak bere prestakuntza jarduerak irauten duen bitartean hirugarrenei eragiten dizkien kalteen erantzulea Administrazio Publikoa izanen da, baina administrazio horrek zilegi izanen du bekadunak dolu, erru edo zabarkeria larriagatik izan dezakeen erantzukizuna eskatzea.

Hamalaugarrena.–Aplikatu beharreko araudia.

Foru agindu honetan ezarrita ez dagoen orotan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezartzen duen apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoari jarraituko zaio.

Iragarkiaren kodea: F2007137