166. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Deialdia, Irunberriko autonomoei eta ETEei laguntza ekonomikoak emateko, COVID-19ak eragindako krisia arintzearren. Laburpena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraikiz. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatu daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identifikazioa): 513103.

A) Onuradunak: Irunberriko norberaren konturako langileak edo autonomoak eta enpresa txiki eta ertainak.

B) Xedea: COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzearen ondorioz izandako zuzeneko galera ekonomikoak arintzea, jarduera nabarmen gutxitu edo aldi baterako ixteagatik.

C) Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.

D) Zenbatekoa, guztira: 42.000 euro.

E) Eskaerak aurkezteko epea: hilabete, deialdiaren laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Irunberrin, 2020ko ekainaren 29an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2006875