166. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Leozko Udalak, 2020ko ekainaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 1/2020 espedientea. Espediente horren bidez, kreditu-gehigarri bat sortuko da Artariainen kableak lurperatzeko inbertsiorako aurreikusita dagoen aurrekontu-egozpenaren partidetan.

Iragarkia argitaratu zen 2020ko 131. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 16an, jendaurreko aldia eta alegazioetarako eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Era berean, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udalaren iragarki-taulan ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluari dagokionez ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuaren arabera.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:

Kreditu-gehigarria

GASTUAK:

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA (eurotan)

1 1690 609000

Artariainen kableak lurperatzea

78.064,08

GASTUAK, GUZTIRA

78.064,08

FINANTZAKETA:

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA (eurotan)

1 87000

Diruzaintzako gerakina

78.064,08

FINANTZAKETA, GUZTIRA

78.064,08

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Leozko Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Iratxetan (Leotz), 2020ko uztailaren 10ean.–Alkate ordezkaria, Raquel Recalde Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2007391