166. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Deialdia, laguntzak emateko merkatariei, zerbitzuei eta ostalaritzari, COVID-19ak eragindako krisia dela eta. Laburpena

Oharra: testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 513090.

Bi laguntza lerro:

1.–Laguntzak, alarma-egoeraren ondorioz jarduera eten edo itxi beharra izan duten kaltetuei.

Oro har, 500 euroko dirulaguntza emanen da (1-4 langile bitarteko enpresak) eta 1.000 eurokoa (5-10 langile bitarteko enpresak), baldin eta interesdunaren negozioa alta emanda badago Lekunberriko udalerrian eta gutxienez %40ko beherakada izan badu martxoaren 14tik apirilaren 30era arteko hileko batez besteko fakturazioan, 2019. urteko denboraldi berarekin alderatuz.

2.–Laguntzak, COVIDaren aurkako neurriak hartzeko aparteko gastuak diruz laguntzeko.

Kasu horretan, materialen zenbatekoaren %40 arte lagunduko da diruz (BEZa kanpo). Material hauetaz ari gara: maskarak, pantailak, eskularruak, mostradoreko bereizgailuak... Establezimendu bakoitzak behin bakarrik eska dezake laguntza hau, eta gehienez ere 200 euro jasoko ditu.

Lekunberrin, 2020ko ekainaren 29an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2006874