166. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

2020rako plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Goizuetako Udalak, 2020ko ekainaren 3an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onartu zuen 2020rako plantilla organikoa eta langileen izenen zerrenda. Iragarkia 2020ko 126. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, ekainaren 11n.

Jendeaurreko epea igaro da eta ez da erreklamaziorik aurkeztu; ondorioz, plantilla organikoa eta langileen izenen zerrenda behin betiko onartuta gelditzen direla ulertzen da. Hona hemen haien laburpena:

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak:

Lanpostua: Goizueta eta Aranoko Udalen Batasuneko idazkaria. Buru den udalerria: Goizueta. Maila: A. Bateraezintasun osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %3,72. Baldintza berezia: euskara jakitea nahitaezkoa. EGA maila edo baliokidea. Egoera administratiboa: hutsik.

Lanpostua: zerbitzu anitzetako langilea (albientea). Maila: D. Lanpostuko osagarria: %17,99; jardunaldi luzapena: %10 eta arrisku berezia: %10 Baldintza berezia: euskara jakitea nahitaezkoa. Egoera administratiboa: beteta.

Lan-kontratudunak:

Lanpostua: administrari laguntzailea. Maila: D. Maila osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %2,99. Baldintza berezia: euskara jakitea nahitaezkoa. EGA maila edo baliokidea. Egoera administratiboa: hutsik.

Lanpostua: administrari laguntzailea. Maila: D. Maila osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %22,99. Baldintza berezia: euskara jakitea nahitaezkoa. EGA maila edo baliokidea. Egoera administratiboa: hutsik.

Lanpostua: zerbitzu anitzeko langilea. Maila: D. Maila osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %2,99. Baldintza berezia: euskara jakitea nahitaezkoa. Egoera administratiboa: hutsik.

Langileen izenen zerrenda

Langile funtzionarioen izenen zerrenda:

Zerbitzu anitzetako langilea (albientea): Angel Salaberria Escudero.

Lan-kontratudun langileen izenen zerrenda

Idazkaria: Miriam Arozena San Miguel.

Zerbitzu anitzetako langilea: Fernando Goia Eskudero.

Aldi baterako lan-kontratudun langileen izenen zerrenda:

Administrari laguntzailea: María Jose Narvarte Echeguia.

Administrari laguntzailea: Ana Lujambio Echeguia.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioako 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan 272.ari buruz xedatutakoa betetzeko.

Goizuetan, 2020ko uztailaren 9an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2007284