166. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

7/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Funesko Udalak, 2020ko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 7/2020 aurrekontu-aldaketa.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondoan. Epe horretan, interesdunek hura aztertu ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatu beharreko araudia: Irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Funesen, 2020ko uztailaren 15ean.–Alkatea, Ignacio Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2007579