166. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

2020ko aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2020ko 124. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 9an, aurrekontuaren aldaketa hasiera batez onesteko erabakia, 2020ko maiatzaren 14an egin osoko bilkuran hartua. Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Horrenbestez, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsirik gelditu da, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aplikatu beharreko araudia: Irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

GASTUAK:

6. kapitulua: 103.000 euro.

Gastuen finantzaketa

DIRU-SARRERAK:

7. kapitulua: 103.000 euro.

Fontellasen, 2020ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L2007425