166. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Alkatea ordezkatzea, kanpoan egongo da-eta

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluak eta ondokoek xedatzen dute alkatea herrian ez dagoenean, eta alkateak horrela izendatuta, alkateordeari dagokiola hura bere eginkizun guztietan ordezkatzea.

Goian zehaztutako araudiak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 2020ko uztailaren 18tik 25era, bi egunak barne, Etxalartik kanpo nagoen egunetan, Jose María Maya Ariztegui zinegotziaren esku uztea alkate gisa ditudan eginkizun guztiak.

2. Honen berri ematea Jose María Maya Arizteguiri, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ager dadin agintzea.

3. Udalbatzaren lehen osoko bilkura arruntean ebazpen honen berri ematea.

Etxalarren, 2020ko uztailaren 8an.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L2007342