166. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

2020ko 3. eta 4. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2020ra luzatutako aurrekontuaren 3. aldaketa (goranzko doikuntza) eta 4. aldaketa (kreditu transferentziak gastu alor ezberdinetako aplikazioen artean) 2020ko maiatzaren 28ko osoko bilkuran onetsi ondotik, 2020ko 124. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren hasierako onespenaren erabakiak, ekainaren 9an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

3/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Doikuntza, gastuen aurrekontuan

GASTUAK:

I. kapitulua: 73.730,00 euro.

III. kapitulua: 11.000,00 euro.

VI. kapitulua: 8.510,00 euro.

Gastuak, guztira: 93.240,00 euro.

FINANTZAKETA:

Aurrekontu luzatuaren marjina: 93.240,00 euro.

4/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Goititzeak, gastuen aplikazioetan

APLIKAZIOA

AZALPENA

AURRETIAZKO KREDITUAK

KREDITU
TRANSFERENTZIAK

KREDITUAK AZKENIK

2-23140-13100

Zahar etxeko ald. lan-kontrat. ordainsariak

81.250,00

50.000,00

131.250,00

2-23140-16000

Zahar etxeko langileen gizarte segurantza

153.000,00

20.000,00

173.000,00

2-23140-62300

Zahar etxeko makineria eta tresneria

3.000,00

10.000,00

13.000,00

GUZTIRA

237.250,00

80.000,00

317.250,00

Beheititzeak, gastuen aplikazioetan

APLIKAZIOA

AZALPENA

AURRETIAZKO KREDITUAK

BEHEITITZEAK, KREDITU
TRANSFERENTZIENGATIK

KREDITUAK AZKENIK

1-33803-22620

Udako festen antolaketa

105.000,00

-80.000,00

25.000,00

GUZTIRA

105.000,00

-80.000,00

25.000,00

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean aurkeztuz Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Castejonen, 2020ko uztailaren 6an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2007304