166. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

2020ko 10. eta 12. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Caparrosoko Udalak, 2020ko uztailaren 10an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokorreko 10. eta 12. aldaketak (kreditu-transferentziak).

Aldaketen espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko dira, aitzin paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Caparroson, 2020ko uztailaren 13an.–Alkate udalburua, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2007505