166. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

2020ko 3. eta 4. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Berbintzanako Udalak, 2020ko uztailaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aurrekontua aldatzeko 3/2020 espedientea (gastuak, partiden arteko transferentzien bidez finantzatuak) eta 4/2020 espedientea (gastuak, partiden arteko transferentzien eta diru-sarrera berrien bidez finantzatuak). Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, interesdunek hura aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214. artikuluan 202. artikuluari buruz xedatutakoarekin.

Berbintzanan, 2020ko uztailaren 7an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.

Iragarkiaren kodea: L2007314