166. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 142. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 29an, Añorbeko Udalaren 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean 1/2020 aurrekontu-aldaketa egitea hasiera batez onesten zuen erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Kreditu-gehigarria.

4140 69000001.–“Nekazaritza eta abeltzaintzako bideak” partida: 27.510,00 euro.

Finantzaketa.

33802 2262001.–“Erlikien jaietako orkestrak”: -3.000,00 euro.

33802 2262002.–“Erlikien jaiak”: -3.478,08 euro.

33801 2262001.–“Beste jai batzuk (Eguberriak, San Isidro)”: -3.000,00 euro.

33803 2262001.–“Herriko jaietako orkestrak”: -8.772,50 euro.

33803 2262002.–“Herriko jaiak”: -9.259,42 euro.

Añorben, 2020ko uztailaren 17an.–Alkatea, Joaquín Sanz Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2007717