166. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

RIBAFORADA

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatua izateko.
Izangai onartuen behin betiko zerrenda

Alkate udalburuaren ekainaren 30eko 62/2020 Ebazpenaren bitartez, onetsi da izangaien behin betiko zerrenda, Ribaforadako Udalaren zerbitzura egonen den zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, C mailakoa, funtzionarioen araubidekoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bitartez eta plantilla handitu gabe betetzeko deialdian. Halaber, probak hasteko tokia, eguna eta ordua zehaztu dira. Hona hemen xedapen zatia hitzez hitz:

“Lehenbizikoa.–Zuzenean onestea, ez baita bazterturik egon, izangai onartuen behin betiko zerrenda, Ribaforadako Udalaren zerbitzura egonen den zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, C mailakoa, funtzionarioen araubidekoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bitartez eta plantilla handitu gabe betetzeko deialdiarena. Hona hemen:

Onartua:

LUIS MIGUEL ANTÓN RODRÍGUEZ.

Baztertuak: inor ez.

Bigarrena.–Oposizioaren ariketa bakarra 2020ko abuztuaren 5ean eginen da, goizeko 10:00etan, Ribaforadako Udalaren Kultur Etxean, San Francisco Javier plazako 1 zenbakian.

Hirugarrena.–Ebazpen honen xedapen zatia igortzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta web orrian argitaratzeko.”

Ribaforadan, 2020ko ekainaren 30an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2006938