166. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

91/2020 FORU AGINDUA, uztailaren 17koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena bulegoen mailan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak 34.4 artikuluan ezartzen du zuzendaritza nagusietako eta idazkaritza tekniko nagusietako bulegoak eta ataletatik beherako unitateak sortu, aldatu eta kentzeko, unitate horiek zein departamentutan sartuko diren, hango departamentuko titularraren foru agindua beharko dela.

Urriaren 30eko 264/2019 Foru Dekretuaren bidez, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren zerbitzu eta atalen mailako egitura organikoa onetsi zen. Xedapen iragankor bakarrean adierazten du atalez azpiko maila duten unitate organikoek indarrean dirautela eta gaur egungo izendapenari eta eginkizunei eutsiko dietela, harik eta foru dekretua garatzeko neurriak hartu arte; behin-behinean, egitura berriko organoei atxikiko zaizkie betetzen ari ziren eginkizunen arabera.

Horrenbestez, bidezkoa da Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egitura bulegoen mailan garatzea.

Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren ekainaren 6ko 78/2017 Foru Aginduaren bidez, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen bulegoen mailan; foru agindu horretan ezarritakoaren aldean, honen berritasun nabarmenenak dira, batetik, Finantza Kontrol Iraunkorrerako eta Auditoretzako Zerbitzuak eskatzen duela Zuzeneko Laguntzen Kontrolerako Bulegoa sortzea, eta, bestetik, Ondare Zerbitzuak eta Nafarroako Estatistika Institutuak bulego bana kentzen dutela.

Aldeko txostenak daude espedientean, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiarena eta Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiarena.

Hori dela eta, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 34.4. artikuluak ematen dizkidan eskudantziekin bat,

AGINTZEN DUT:

I. KAPITULUA

Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren
Zuzendaritza Nagusia

1. ATALA

Aurrekontuen eta Programazio Ekonomikoaren Zerbitzua

1. artikulua. Kudeaketa Administratiboaren Bulegoa.

Kudeaketa Administratiboaren Bulegoak, Aurrekontuen Plangintzarako Atalari atxikirik, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Urte anitzeko esparru ekonomikoa urte bakoitzean egin, ezarri eta haren segimendua zuzen egiteko prozedura administratiboak ezartzea.

b) Urte bakoitzean, hilero-hilero, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoan erregulatutako arau fiskalak ez betetzetik datorren arriskuaren berri ematen duten artxibo eta espedienteen informatizazioa eta horietarako sostengu administratiboa ematea.

c) Aurrekontuen Plangintzarako Atalaren agirien artxiboa kontrolatu eta kudeatzea.

d) Aurrekoekin loturik esleitzen zaion beste edozein.

2. ATALA

Ekonomia eta Finantza Zerbitzua

2. artikulua. Kobrantza eta Ordainketa Bulegoa.

Kobrantza eta Ordainketa Bulegoak, Diruzaintza Atalari atxikirik, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Unean-unean indarrean diren sistemen bidez, Foru Komunitateko Administrazioaren ordainketa guztiak egitea.

b) Foru Komunitateko Administrazioaren eta erakunde autonomoen izenean finantza entitateetan irekita dauden kontuen kontrola eta jarraipena.

c) Eskatzen zaizkion diruzaintza azterketak egitea.

d) Abal, berme eta gordailuen kontrola eta segimendua.

e) Aurrekoekin loturik esleitzen zaion beste edozein.

3. ATALA

Ondare Zerbitzua

3. artikulua. Inbentario Orokorraren Bulegoa.

Inbentario Orokorraren Bulegoak Ondarearen Kudeaketa Juridikoaren Atalari atxikirik, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Foru Komunitatearen ondareko ondasun eta eskubideen inbentario orokorra prestatu eta eguneratzea.

b) Foru Komunitatearen ondarea osatu edo osatzen ahal duten ondasun eta eskubideak ikertzea.

c) Nafarroako Foru Komunitateko Ondareko ondasun eta eskubideak ordezkatu edo gauzatzen dituzten dokumentu, eskritura eta balore-titulu guztiak edukitzea eta gordetzea.

d) Aurrekoekin loturik esleitzen zaion beste edozein.

4. artikulua. Administrazio Laguntzako Bulegoa.

Administrazio Laguntzako Bulegoak, Ondarearen Kudeaketa Juridikoaren Atalari atxikirik, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ondasun eta eskubideak eskuratzeko, besterentzeko eta kostu bidez kargatzeko prozedurak tramitatzea, baita ondasunen afektazio, desafektazio, atxikipen, desatxikipen eta destino aldaketaren prozedurak ere.

b) Ondare Zerbitzuari atxikitako ondasun eta eskubideak eta Foru Komunitateko jabetza pribatuko ondasunak kudeatu eta administratzea, haien erabilera edo ustiapena ez bazaie beste organo edo pertsona batzuei esleitu; orobat, haien erabilera edo ustiapena lagatzeko proposatzea.

c) Ondasun eta eskubideak doan eskuratzeko prozedurak tramitatzea, Ondarean integratzeko.

d) Ondasun higiezinen errentamendu kontratuak kudeatzea.

e) Aurrekoekin loturik esleitzen zaion beste edozein.

5. artikulua. Planeamendu eta Balorazioen Bulegoa.

Planeamendu eta Balorazioen Bulegoak, Ondarearen Kudeaketa Teknikoaren Atalari atxikirik, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Higiezinen balorazioak, errenten zenbatespena errentamendu kontratuetan eta Foru Komunitatearen jabego diren ondasun higiezinen ukipenen balorazioa.

b) Foru Komunitatearen ondasun eta eskubideak ukitzen dituen hirigintzako planeamenduaren jarraipena, alegazioak aurkeztea eta bestelako proposamenak egitea.

c) Ordezkari izatea Konpentsazio Batzordeetan, birzatiketei jarraipena egitea eta urbanizazio gastuen ordainketak tramitatzea.

d) Aholkularitza teknikoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren ondasun higiezinen ondarea kudeatzeko eta higiezinen merkatuaren prospekziorako, higiezinen erosketa eta errentamendu eskaerei erantzuteko.

e) Higiezinak kudeatzeko aplikazioen kontrola, segimendua eta gaurkotze lana.

f) Aurrekoekin loturik esleitzen zaion beste edozein.

6. artikulua. Erosketa Bulegoa.

Erosketa Bulegoa, Kontratazio eta Aseguruen Atalari atxikirik, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren eskumenekoak diren hornidurak eta zerbitzuak kontratatzeko prozedurak tramitatzea, baita arreta zentralizatuko hornidurei dagokiena ere.

b) Arestian aipatutako kontratuei dagokienez, exekuzioa, fakturen ordainketa eta bermeen itzulketa kontrolatzea, eta kudeatu eta zentralizatzeko proposamenak egitea.

c) Aurrekoekin loturik esleitzen zaion beste edozein.

7. artikulua. Erregistro eta Aseguruen Bulegoa.

Erregistro eta Aseguruen Bulegoak, Kontratazioaren eta Aseguruen Atalari atxikirik, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Kontratuen Erregistroa kudeatzea.

b) Lizitatzaileen Borondatezko Erregistroa kudeatzea.

c) Aseguruen kontratazioa kudeatzea eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak esleitzen dituen kalte aseguruaren kontratuaren ondoriozko likidazio ekonomikoak eta prestazioak gainbegiratzea.

d) Kontratazio Publikorako Batzordeari laguntza administratiboa ematea.

e) Aurrekoekin loturik esleitzen zaion beste edozein.

8. artikulua. Laguntza Juridikoaren Bulegoa.

Laguntza Juridikoaren Bulegoak, Kontratazioaren eta Aseguruen Atalari atxikirik, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Kontratazioaren eta Aseguruen Atalari dagozkion arloetan laguntza juridikoa ematea.

b) Ondare Zerbitzuari dagozkion arloetako arauen proiektuak prestatzea, eta, beste departamentu batzuekin lankidetzan arituz, kontratazio publikoaren arlokoak ere bai.

c) Kontratuak kudeatu eta zentralizatzeko proposamenak egitea.

d) Kontratazio Publikorako Batzordeko ordezko idazkaritza.

e) Aurrekoekin loturik esleitzen zaion beste edozein.

9. artikulua. Ekonomia Aferetarako Bulegoa.

Ekonomia Aferetarako Bulegoak, Sozietate Publikoen, Abalen eta Afera Ekonomikoen Atalari atxikirik, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ondare Zerbitzuko Kontabilitate Zentroa kudeatzea.

b) Ondare Zerbitzuaren aurrekontua kontrolatzea.

c) Ondare Zerbitzuaren kontabilitate orokorra eta aurrekontuena.

d) Ondare Zerbitzuak justifikatu beharreko funts libratuak kontrolatu eta gainbegiratzea.

e) Aurrekoekin loturik esleitzen zaion beste edozein.

II. KAPITULUA

Kontu-hartze eta Kontabilitate Zuzendaritza Nagusia

1. ATALA

Finantza Kontrol Iraunkorrerako eta Auditoretzako Zerbitzua

10. artikulua. Zuzeneko Laguntzen Kontrolerako Bulegoa.

Zuzeneko Laguntzen Kontrolerako Bulegoa, NBEUF-LGENF Dirulaguntzen Finantza Kontrolerako Atalari atxikirik, eginkizun hauek izanen ditu:

a) SIGC populazioetan bertatik bertarako kontrolak berriz egiaztatzea.

b) SIGC populazioen azaleretako eta abeltzaintzako zuzeneko laguntzen eskaeren gaineko kontrol administratiboa.

c) SIGC populazioen kontrol estatistikak berrikustea.

d) Nafarroan kontrolatzea oinarrizko ordainketako eskubideen esleipena eta oinarrizko ordainketako eskubideetan dagozkion lagapenen eta erreserba nazionalaren kudeaketa eta tramitazioa.

e) Froga substantiboak egiteko hautatzen diren espedienteetan, egiaztatzea zenbateko zuzena baimendu dela kontrol administratiboak eta bertatik bertarakoak egin ondoren, kontuan hartuta murrizketak eta zehapenak, bai eta onuradunak izan ditzakeen zorrak ere.

f) NBEUF-LGENF Dirulaguntzen Finantza Kontrolerako Atalek buruak esleitzen dion beste edozein, haren eskumenen esparrukoa.

g) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak.

2. ATALA

Kontabilitate Zerbitzua

11. artikulua. Kontabilitate Zentroaren Bulegoa.

Kontabilitate Zentroaren Bulegoak, Kontabilitate Orokorraren Atalari atxikirik, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kontabilitate Zentroaren kudeaketa, departamentuan beste kontabilitate zentrorik izatea galarazi gabe.

b) Aurrekontuen kudeaketari buruzko eragiketen barne kontabilitatea.

c) Kontabilitateko dokumentuak tramitatzea eta diru-sarrera nahiz gastuen kontabilizazioarekin zerikusia duten eragiketak egitea.

d) Ekonomia eta Ogasun Departamentuan justifikatu beharreko funts libratuak kontrolatu eta gainbegiratzea.

e) Zergapekoak ez diren zordunen kobrantzak aplikatzea.

f) Aurrekoekin loturik esleitzen zaion beste edozein.

12. artikulua. Kontabilizazio Prozedura Berezien Bulegoa.

Kontabilizazio Prozedura Berezien Bulegoak, Kontabilitate Orokorraren Atalari atxikirik, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nominaren kontabilizazio lan guztiak egitea.

b) Tributu diru-sarreren kontabilizazio eragiketak kontrolatzea.

c) Kontabilizazio automatiko edo programatuen eragiketetan sistemak ongi funtzionatzen duela kontrolatzea.

d) Aurrekoekin loturik esleitzen zaion beste edozein.

III. KAPITULUA

Idazkaritza Tekniko Nagusia

13. artikulua. Mantentze-lanen Bulegoa.

Mantentze-lanen Bulegoak, Araubide Juridikoaren Atalari atxikirik, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren bulego nagusien mantentze-lan integralaz arduratzea.

b) Eraikuntzako instalazioen zaintza, kontrol eta egokitzapen lanak egitea.

c) Enpresa hornitzaileen hautapena, segimendua eta kontrola, baita higiezinaren, instalazioen eta materialaren kontratuena ere.

d) Eraikuntzako garbiketa zerbitzuaren zaintza, kontrol eta egokitzapen lanak egitea.

e) Eraikuntzan obrarik baldin badago, Ondare Zerbitzuko teknikariei eta, beharrezkoa bada, horretarako kontratatutako langile teknikoei laguntza eta sostengua ematea obrak egiten ari diren bitartean.

f) Departamentuaren zerbitzu orokorretako langileen lana koordinatzea.

g) Aurrekoekin loturik esleitzen zaion beste edozein.

IV. KAPITULUA

Nafarroako Estatistika Institutua

14. artikulua. Komunikazio Bulegoa.

Komunikazio Bulegoak, Estatistikaren Koordinazio eta Zabalkunderako Atalari atxikirik, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako Estatistika Institutuak informazio estatistikoa eskaintzeko dituen bide berriak sendotzea eta garatzea.

b) Estatistika Institutuaren web-orriaren mantentze-lanak egitea, informazioa gaurkotzea eta eduki, forma eta diseinuak egokitzea.

c) Informazio estatistikoa egoki zabaltzeko edukiak eta formatuak egokitzea, oro har.

d) Laguntza ematea informazioa sortzeko lanetan, batez ere zabalkuntza digitala sortzeko lanetan.

e) Ereduak ezartzea, edozein euskarritako argitalpenak egin eta zabaltzeko langileak lanean autonomoak izateko.

f) Aurrekoekin loturik esleitzen zaion beste edozein.

Lehen xedapen gehigarria.–Izendapenak.

Berretsi egiten dira foru agindu honetan ezarritako egituraren arabera izen berari eusten dioten bulegoetako buruen izendapenak, haiek egin zireneko baldintza berberetan betiere.

Bigarren xedapen gehigarria.–Bulegoak kentzea.

Bulego hauek kentzen dira:

a) Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiko Ondare Zerbitzuan, Laguntza Teknikoaren, Sozietate Publikoen eta Abalen Bulegoa.

b) Nafarroako Estatistika Institutuan, Estatistika Planaren Koordinazio Bulegoa.

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe utzi dira foru agindu honetan xedatutakoari kontra egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2020ko uztailaren 17an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: F2007731