165. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULBEITI

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2020ko maiatzaren 21ean egin bilkuran hasiera batez onetsi zen 2020ko ekitaldiko aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien espedientea, eta 2020ko 122. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 8an. Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, aurrekontua behin betiko onetsi da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin bat eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluari jarraikiz. Hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua: 169.000,00 euro.

II. kapitulua: 7.000,00 euro.

III. kapitulua: 36.100,00 euro.

IV. kapitulua: 111.765,00 euro.

V. kapitulua: 93.210,00 euro.

VII. kapitulua: 11.600,00 euro.

Guztira: 428.675,00 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua: 146.450,00 euro.

II. kapitulua: 164.300,00 euro.

IV. kapitulua: 26.855,00 euro.

VI. kapitulua: 72.400 euro.

Guztira: 410.005,00 euro.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Urraulbeitin, 2020ko uztailaren 7an.–Alkatea, Ana Jesús Iriarte Equisoáin.

Iragarkiaren kodea: L2007313