162. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Aldaketa Udal Plan Orokorrean. APD-1 eremua.
2. fasea. Lurzoru urbanizagarria. Hasierako onespena

Carcarko Udalak, 2020ko uztailaren 9an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

a) Hasiera batez onestea antolamendu xehatuko determinazioen aldaketa, APD-1 planeamendu garatuko eremuan, 2. fasea, lurzoru urbanizagarria. Sustatzailea Carcarko Udala da.

b) Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72 eta 77.3 artikuluetan ezarritakoaren arabera, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, dagokion iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta gutxienez Nafarroan editatzen diren egunkarietan; halaber, aditzera ematen da dokumentazioa interesdunen eskura dagoela udal bulegoetan, egoki jotzen dituzten iradokizunak edo alegazioak egin ahal ditzaten.

Carcarren, 2020ko uztailaren 14an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L2007516