160. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

2020ko aurrekontuko 1. aldaketa (kreditu-gehigarria) eta 6., 7.
eta 8. aldaketak (aparteko kredituak). Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2020ko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen kreditu-gehigarriaren 1/2020 espedientea, eta aparteko kredituen 6/2020, 7/2020 eta 8/2020 espedienteak, 2020ko aurrekontuari dagozkionak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, espediente hori aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, osoko bilkurak hasiera batez onetsitako espedientearen iragarkia argitaratu zen 2020ko ekainaren 9ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraikiz, iragarkia argitara ematen da.

1/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Gastua goititzea

PARTIDA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA
(euroak)

9310 22770

Zergen kontrolari sostengu emateko zerbitzua

20.000,00

GUZTIRA

20.000,00

Aurreko kreditu-aldaketak partida honen kargura finantzatuko dira:

PARTIDA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA
(euroak)

2314 4100001

Ekarpena, Aita Barandiaran Zahar Etxearen Patronatuari

20.000,00

GUZTIRA

20.000,00

6/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Aparteko kreditua

PARTIDA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA
(euroak)

1 1330 6090001

Erkuden kaleko aparkalekua

167.470,90

GUZTIRA

167.470,90

Aurreko kreditu-aldaketak partida honen kargura finantzatuko dira:

PARTIDA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA
(euroak)

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

167.470,90

GUZTIRA

167.470,90

7/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Aparteko kreditua

PARTIDA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA
(euroak)

1 4121 6920001

Inbertsioak mendietan 2020

61.934,94

GUZTIRA

61.934,94

Aurreko kreditu-aldaketak partida honen kargura finantzatuko dira:

PARTIDA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA
(euro)

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

61.934,94

GUZTIRA

61.934,94

8/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Gastu goititua

PARTIDA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA
(euroak)

Hitzarmena ADE COVID-19

50.000,00

Aurreko kreditu-aldaketak partida honen kargura finantzatuko dira:

PARTIDA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA
(euro)

2419 1310001

Langileen kontratazioa, enpleguaren sustapena

30.467,00

2419 1600001

Kontratatuen Gizarte Segurantza, enpleguaren sustapena

11.273,00

33803 2262001

Festetako jarduerak

5.260,00

4390 4790001

Laguntzak ekintzaileei

3.000,00

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela, bide hauetako bat erabiliz:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean aurkeztuz Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Altsasun, 2020ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2007353