160. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 21a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. ERREF.: 2019-O-1507

Iruñeko Udaleko Proiektu Estrategiko eta Obretako Alorrak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Iruñeko Udaleko Proiektu Estrategiko eta Obretako Alorra.

Xedea: Santa Engrazia presa konpontzea.

Ur-ibilgua: Arga ibaia.

Udalerria: Iruña (Nafarroa).

Arga ibaian, Cuatro Vientos inguruan dagoen Santa Engrazia presa berreraikitzea, Iruñeko udal-mugartean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko ekainaren 10ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2006337