160. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 21a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2020-S-375

Schmidt-Clemens Spain SAUk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Schmidt-Clemens Spain SAU.

Xedea: iparraldeko euri-urak biltzeko eta hozteko kolektorea eraikitzeko lanak baimentzea.

Proiektuan aurreikusirik dago kolektore bat eraikitzea euri-ur kutsatuak bildu eta hozteko, eta, araztu ondoren, Ega ibaira ezkerraldetik isurtzeko; eraikuntza eginen da Contec Ingeniería-Arquitectura enpresak 2018ko urrian egindako “Euri uren kolektorerako proiektua, Schmidt-Clemens enpresarentzat, Murietan (Nafarroa)” izenekoarekin bat.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua , 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko ekainaren 3an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2006181