160. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

2020ko 3., 4. eta 5. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2020ko 126. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 11n, aurrekontu-aldaketak hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

3/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Aparteko kreditua:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 640.300,00 euro.

2. kapitulua.–Gastu arruntak: 15.333,00 euro.

Kreditu-gehigarria:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 36.000,00 euro.

2. kapitulua.–Gastu arruntak: 20.150,00 euro.

Finantzaketa:

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 631.783,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 80.000,00 euro.

4/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Aparteko kreditua:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 22.000,00 euro.

Finantzaketa (kredituaren beheititze partziala gastuen aurrekont. aplikazioan):

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 22.000,00 euro.

5/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Aparteko kreditua:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 109.000,00 euro.

Finantzaketa:

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 109.000,00 euro.

Azkoienen, 2020ko uztailaren 3an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2007180