160. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1049E/2020 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, zeinaren bidez izangai onartuen behin betiko zerrenda onesten baita deialdi honetako espezialitate jakin batzuetarako: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan barrutiko fakultatibo espezialista izateko 68 lanpostu huts betetzeko deialdia, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 24ko 136E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen barrutiko fakultatibo espezialista izateko 68 lanpostu huts betetzeko, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako. Deialdi hori 2020ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 16koan.

Eskaerak aurkezteko epea amaituta, eta izangai bazterturik ez dagoenez, bidezko da deialdiko espezialitate jakin batzuetan onartutako izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Ikusirik izangai onartu bakarra dagoela ebazpen honen eranskinean zerrendatzen diren espezialitateetan onartutako izangaien behin betiko zerrendan, deialdia egin duen organoak deialdi honen 8. oinarria aplikatuko du zuzenean. Beraz, ez da beharrezkoa izanen epaimahaia eratzea, ezta jardutea ere.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea ebazpen honen eranskinean zerrendatutako izangai onartuen behin betiko zerrenda, zeina deialdi honetako espezialitate jakin batzuei baitagokie: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko barrutiko fakultatibo espezialista izateko 68 lanpostu huts betetzeko deialdia, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatutakoarekin bat, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea erabiliz.

Iruñean, 2020ko uztailaren 1ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.

ERANSKINA

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Barrutiko fakultatibo espezialista, Dermatologia Mediko-Kirurgikokoa eta Benereologiakoa.

–O-NOZeko lekualdatze txanda.

Onartuak:

BONAUT IRIARTE, BERTA

Baztertuak: inor ere ez.

Barrutiko fakultatibo espezialista, Endokrinologiakoa eta Nutriziokoa.

–O-NOZeko lekualdatze txanda.

Onartuak:

PINEDA ARRIBAS, JOSE JAVIER

Baztertuak: inor ere ez.

Barrutiko fakultatibo espezialista, Hematologia eta Hemoterapiakoa.

–O-NOZeko lekualdatze txanda.

Onartuak: inor ere ez

Baztertuak: inor ere ez.

–Estatuko lekualdatze txanda.

Onartuak:

GARCIA ERCE, JOSE ANTONIO

Baztertuak: inor ere ez.

Barrutiko fakultatibo espezialista, Medikuntza Intentsibokoa.

–O-NOZeko lekualdatze txanda.

Onartuak:

LANDER AZCONA, MARÍA ARÁNZAZU

Baztertuak: inor ere ez.

Barrutiko fakultatibo espezialista, Neurofisiologia Klinikokoa.

–O-NOZeko lekualdatze txanda.

Onartuak: inor ere ez.

Baztertuak: inor ere ez.

–Estatuko lekualdatze txanda.

Onartuak:

ARCOCHA AGUIRREZABAL, JUAN

Baztertuak: inor ere ez.

Barrutiko fakultatibo espezialista, Erreumatologiakoa.

–O-NOZeko lekualdatze txanda.

Onartuak: inor ere ez.

Baztertuak: inor ere ez.

–Estatuko lekualdatze txanda.

Onartuak:

LAIÑO PIÑEIRO, MARIA CRUZ

Baztertuak: inor ere ez.

Iragarkiaren kodea: F2006981