16. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AUÑAMENDI GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2019ko abenduaren 19an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen udal aurrekontuan 1/2019 aldaketa egitea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Auritzen, 2019ko abenduaren 26an.–Mankomunitateko burua, Nekane Nuño Iturri.

Iragarkiaren kodea: L1916706