16. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Aldaketa, ordenantza fiskaletan eta lurraren gaineko kontribuzioaren zerga-tasaren ezarpena 2020rako.
Hasierako onespena

Atarrabiako Udalak, 2019ko azaroaren 26an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

1. Hasiera batean onestea 2020ko urtarrilaren 1etik aitzina lur-ondasunen gainean indarra izanen duen kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa hau:

%0,3358705.

2. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga ordainarazteko %25eko zerga-tasa ezartzea eta aplikatzeko ondoko koefizienteak:

Urtebetetik behera

0,09

Urtebete

0,09

2 urte

0,12

3 urte

0,11

4 urte

0,10

5 urte

0,06

6 urte

0,06

7 urte

0,06

8 urte

0,06

9 urte

0,06

10 urte

0,06

11 urte

0,06

12 urte

0,06

13 urte

0,06

14 urte

0,06

15 urte

0,06

16 urte

0,15

17 urte

0,29

18 urte

0,40

19 urte

0,45

20 urte edo gehiago

0,50

3. Egungo indize-eskala mantentzea, Ekonomia-jardueren gaineko zergan zehaztutako gutxieneko kuotei ezartzeko.

–Poligono guztiendako indizea: 1,4.

4. Mantentzea Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren karga-tasa:

Ikus taula osoa.

ZERGA-OINARRIA

< 6.000 EURO

> 6.000 EURO

Karga-tasa

%4,50

%5,00

5. Aldaketak onestea ordenantza fiskal orokorrean, baita udal zerga eta tasen ordainarazpena arautzen duten ordenantza eta eranskinetan ere. Espedientean jaso dira haien testu bateginak. Hona zein diren:

ORDENANTZAK

0.–Ordenantza Fiskal Orokorra.

1.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga.

2.–Lurren balio igoeraren gaineko zerga.

3.–Okupatu gabeko etxebizitzen gaineko zerga.

4.–Kontribuzio bereziak.

5.–Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza.

6.–Autotaxiak eta alokairuko gainerako ibilgailuak arautzen dituen ordenantza.

7.–Lizentziak eman eta hirigintzan bertzelako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza.

8.–Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko lizentziak emateko eta establezimenduak irekitzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

9.–Jarduera sailkatu eta kaltegabeak kontrolatzeko eta establezimenduak irekitzeko lizentziak arautzen dituen ordenantza.

10.–Udal ordenantza eta erabakietan aurreikusitako ikuskapenen tasak arautzen dituen ordenantza.

11.–Ibilgailuak jasotzeko zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantza.

12.–Ordezko betearazpenen tasak eta betearazteko aginduenak arautzen dituen ordenantza.

13.–Hilerriko zerbitzuak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza.

14.–Ezkontza zibilak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza.

15.–Erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak irekitzeko eta eremu publikoko zoruan edo espaloietan edozein berrikuntza egiteko tasak arautzen dituen ordenantza.

16.–Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein salgairen zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituen ordenantza.

17.–Herriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen ordenantza.

18.–Herriko jabari publikoko zoruan, hegalkinean eta zorupean hornidura zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza.

6. Aldaketak onestea ondotik aipatzen diren udal jarduera edo zerbitzuen prezioei buruzko arau eta tarifen eranskinetan. Haien testu bateginak espedientean bildu dira.

PREZIO PUBLIKOEN GAINEKO ARAUAK

1.–Etxeko laguntza zerbitzua emateko prezio publikoen gaineko araua.

2.–“Amalur” haur eskolara etorri eta bertan egoteko prezio publikoen gaineko araua.

3.–Udalaren kirol eskoletan Udalak antolatzen dituen ikastaro edo jardueretarako sarrera, izena ematea edo matrikula.

4.–Materialaren lagapena eta zerbitzu pertsonalak egitea.

7. Onestea Udalaren kirol instalazioetan sartzeko eta haiek erabiltzeko prezioen eta tarifen taulak.

Hasiera batean onetsitako tasa, indize, ordenantza eta arauek 2020ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra, erregelamenduzko tramiteak betetakoan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325.1.b) artikuluan ezarritakoari jarraituz, ordenantza fiskaletako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek, epe horren barrenean, espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Atarrabian, 2019ko abenduaren 26an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L1916685