16. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Arrosadiko Barne Eraberritzeko Plan Berezia (XIX. unitate integratuko U.O.-1 eta U.O.-3)

Iruñeko Udalak, 1990eko maiatzaren 10ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Arrosadiko Barne Eraberritzeko Plan Berezia (XIX. unitate integratuko U.O.-1 eta U.O.-3). Erabaki hori 1990eko ekainaren 1eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Eranskinean argitara ematen da araudia, behar diren ondorioak izan ditzan.

Araudi horren onespenaren kontra, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2019ko abenduaren 18an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

ERANSKINA

Barne Eraberritzeko Plan Bereziaren araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1916332