16. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

Diru-bilketarako egutegia 2020an

Orisoaingo Udalak, 2019ko abenduaren 27an egin osoko bilkura berezian, honako hau erabaki zuen:

“Lehenbizikoa.–Diru-bilketarako egutegi hau onestea:

IBILGAILUEN GAINEKO UDAL ZERGA

1. Borondatez ordaintzeko epea, apirilean.

2. Bankuan helbideraturik daudenak apirilaren azken egunean kobratuko dira.

LURRAREN GAINEKO KONTRIBUZIOA, ETA ERROTEN KANONA, HALAKORIK BADA

1. Borondatez ordaintzeko epea, ekainean.

2. Bankuan helbideraturik daudenak ekainaren azken egunean kobratuko dira.

EKONOMIA-JARDUEREN GAINEKO ZERGA

1. Borondatez ordaintzeko epea, irailean.

2. Bankuan helbideraturik daudenak irailaren azken egunean kobratuko dira.

HERRI-LURRAK ETA LURREN ERRENTAMENDUAK

1. Borondatez ordaintzeko epea, urrian.

2. Bankuan helbideraturik daudenak urriaren azken egunean kobratuko dira.

Bigarrena.–Aditzera ematea helbideratu gabeko ordainagiriak ordain daitezkeela haietan aipatzen den finantza entitatearen edozein banku bulegotan, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak adierazitako egunean pasako dira kontuetara.

Borondatez ordaintzeko epea iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Arautegi Orokorrean finkaturiko errekarguak ezarriko dira eta tramiteak egingo dira premiamendu bidez kobratzeko.

Hirugarrena.–Osoko Bilkuraren erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Orisoaingo Udalaren iragarki-taulan argitaratzeko agintzea, Orisoaingo herritar orok jakin dezan.

Laugarrena.–Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta gauzatzeko behar diren agiri guztiak sina ditzan.”

Orisoainen, 2019ko abenduaren 27an.–Alkatea, Alexandre Duró Cazorla.

Iragarkiaren kodea: L1916770