16. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa Ordenantza fiskal orokorrean. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2019ko azaroaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa toki entitate honen Ordenantza fiskal orokorrean (0 ordenantza).

Iragarkia 2019ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ean, eta jendaurreko aldia iragan da inork erreklamaziorik aurkeztu gabe; hortaz, behin betiko onetsi da aldaketa, Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin bat. Hona hemen testua osorik:

Noain Elortzibarko Udalaren Ordenantza fiskal orokorraren 58. artikuluaren b) apartatuan gehitu da honako testu hau:

Helbideratze horren itzulketa gastuak, kargua kontuan ez egiteagatik, erreklamatu eginen zaizkie ordaintzera behartuta daudenei.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Noain Elortzibarren, 2019ko abenduaren 24an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1916630