16. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Udalbatzako kideen ordainsariak

Murillo el Cuendeko Udalak, 2019ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen:

“2003ko apirilaren 29an eta 2003ko urriaren 2an egin osoko bilkuretan hartutako erabakien bidez ezarri zen udalkideentzako ordainsari, bilkura-sari eta kalte-ordainen araubidea, oinarri hartuta Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan eta Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan agindutakoa.

Ondoren, 2007ko azaroaren 28an, 2014ko apirilaren 25ean eta 2018ko abenduaren 27an egin osoko bilkuretan hartutako erabakien bidez, aldatu egin zen ordainsarien aurreko araubidea.

Beharrezko aldaketak egitea beharrezkotzat jotzen denez,

Aho batez erabaki da:

Lehenbizikoa.–Onestea udalkideentzako ordainsari, bilkura-sari eta kalte-ordainen araubidearen aldaketa:

Ezartzea, 2020rako, Murillo El Cuendeko Udaleko zinegotzientzat 153,00 euroko ordaina osoko bilkuretara joateagatik; gehienez ere 1.224,00 eurokoa izanen da udalkideko. Zenbatekoak hurrengo urteetan ere indarrean izanen dira, non eta osoko bilkuran ez den horri buruzko beste erabaki bat hartzen.

Bigarrena.–Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikulua betez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Murillo el Cuendeko Udalaren iragarki-taulan paratzea.”

Arradan, 2019ko abenduaren 24an.–Alkatea, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1916596