16. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Soberako lurzati deklaratzea, 2. poligonoko 1169. lurzatia. Hasierako onespena

Murchanteko Udalak, 2019ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen soberako lurzati deklaratzea katastroko 2. poligonoko 1169. lurzatia, 11,72 metro karratukoa, Rada kalean.

Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, egoki iritzitako alegazio, iradokizun edo erreklamazioak aurkez daitezen, 6/1990 Foru Legearen 102.1 artikuluan 103.1 artikuluari buruz xedatuari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Murchanten, 2019ko abenduaren 26an.–Alkate udalburua, Luis Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1916732