16. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 117. lurzatian. Hasierako onespena

Milagroko Udalak, 2019ko abenduaren 27an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2. poligonoko 117. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Espoz y Mina kaleko 19. zenbakiari baitagokio. Sustatzailea Lourdes Zapata Barrado da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta, behar bada, bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Milagron, 2019ko abenduaren 30ean.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L1916832