16. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALLE

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Itzalleko Kontzejuak, 2019ko abenduaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2020ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua ohiko tokietan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Itzallen (Zaraitzu), 2019ko abenduaren 31n.–Alkatea, Francisco Sarries Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2000001