16. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

MP1909 aldaketa 2019ko aurrekontuan.
Hasierako onespena

Garinoaingo Udalak, 2019ko abenduaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2019. urteko aurrekontu orokor bakarrean MP1909 aurrekontu-aldaketa egiteko espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontu-aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira jendaurreko epea iragandakoan, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren jarriko dira indarrean.

Garinoainen, 2019ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Bertha Sánchez Luna.

Iragarkiaren kodea: L1916833