16. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALIPENTZU

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Galipentzuko Udalak, 2019ko abenduaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Udalaren plantilla organikoa 2020ko ekitaldirako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271 artikuluak xedatuari jarraikiz, hasiera batean onetsitako plantilla organikoa Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aipatutako jendaurreko epe horretan erreklamaziorik egiten ez bazaio, espedientea behin betiko onetsitzat hartuko da.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu legeetan ezarritakoa bete dadin.

Galipentzun, 2019ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Rubén Mateo Solanas.

Iragarkiaren kodea: L1916842