16. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALIPENTZU

2020ko karga-tasak. Hasierako onespena

Galipentzuko Udalak, 2019ko abenduaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen kontribuzio eta zergen 2020rako karga-tasak.

Aditzera ematen da Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 11. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz. Espedienteak interesdunen eskura egonen dira hogeita hamar egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnetik zenbatzen hasita, bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Galipentzun, 2019ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Rubén Mateo Solanas.

Iragarkiaren kodea: L1916841