16. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Xehetasun-azterketa Kale Nagusiko 22ko eraikinean.
Hasierako onespena

Burlatako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2019ko abenduaren 20an egindako bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat, lerrokadurak aldatzeko eta etxe-sailaren barneko patioan bolumena ateratzeko, igogailua paratzearren eta, hala, irisgarritasuna hobetzearren, udalerri honetako 2. poligonoko 41. lurzatian (Kale Nagusia 22). Iñigo Andueza Garcíak aurkeztu du, Kale Nagusia 22ko jabeen elkartearen izenean, eta Carlos Urzainqui Domínguez arkitektoak idatzi du, 2019ko abenduaren 6an.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zen).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Burlatan, 2019ko abenduaren 27an.–Alkatea, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L1916677