16. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Xehetasun-azterketa, 8. poligonoko 253. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2019ko abenduaren 16ko ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen 8. poligonoko 253. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Javier García Lacallek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatuarekin. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, hala badagokio.

Berriobeitin, 2019ko abenduaren 16an.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2000024