16. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

2019ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Jendaurrean egoteko epea inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iraganda, behin betiko onetsirik gelditzen dira 1/2019 eta 2/2019 aurrekontu-aldaketak, 2019ko otsailaren 22an egin bilkuran hasiera batean onetsiak eta 2019ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuak, martxoaren 28koan. Hona hemen aurrekontu-aldaketa horien laburpena:

1/2019 ALDAKETA

Gastuak handitzea: 2.200 euro.

1-330-46201.–Etxarriko Musika Eskola: 2.200 euro.

Diru-sarrerak handitzea: 2.200 euro.

Diru-sarrerak: 1 8700000.–Diruzaintzako gerakina: 2.200 euro.

2/2019 ALDAKETA

Gastuak handitzea: 12.000 euro.

1-9200-1200001.–Idazkaria ordeztea: 12.000 euro.

Diru-sarrerak handitzea: 12.000 euro.

Diru-sarrerak: 1 8700000.–Diruzaintzako gerakina: 12.000 euro.

Aditzera ematen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan xedatutakoa bete dadin.

Bakaikun, 2019ko maiatzaren 20an.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: L1916736