16. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAMENDIA

1/2019 eta 2/2019 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Aramendiako Kontzejuak, 2019ko abenduaren 24an egin osoko bilkuran eta legeak eskatzen duen erregelamenduzko quoruma zuela, hasiera batez onetsi zuen 2019ko aurrekontuan 1. eta 2. aldaketak egiteko espedientea.

Espediente horiek jendaurrean egonen dira hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedienteak aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik egon ezean, espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira, jendaurreko epea bukatutakoan.

Aramendian, 2019ko abenduaren 24an.–Kontzejuko burua, Jesús María Aramendia Barbarin.

Iragarkiaren kodea: L1916834