16. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Udalbatzako kideen ordainsariak

Alloko Udalak, 2019ko abenduaren 26an egin osoko bilkura arruntean, xedapen zatian honako hau dioen erabakia hartu zuen:

Lehena.–Alloko Udaleko alkate udalburua dedikazio partzialeko araubidean aritzen da, lanaldiaren %75 betez. Ekitaldi honetan, guztira, 31.839,20 euroko kostu gordina izango du. Kargu horren titularrari alta emango zaio Gizarte Segurantzako araubide orokorrean eta, hala badagokio, hartan afiliatuko da. Haren kontura izango dira langileari dagozkion kuotak eta PFEZren atxikipena. Alkatetzan, bada, dedikazio partzialean arituko da, egunean 6 ordu eginez.

Bigarrena.–Udalbatzako kideek 50,00 euro jasoko dituzte saio bakoitzeko osoko bilkuretara joateagatik eta udaleko informazio batzordeetako buruek 100 euro jasoko dituzte saio bakoitzeko.

Hirugarrena.–Udalbatzako kideei karguan aritzeagatik izandako gastuen kalte-ordainak ordainduko zaizkie; Osoko Bilkurak banan-banan aztertu eta onetsiko ditu.

Laugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalbatzaren iragarki oholean argitaratuko da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Allon, 2019ko abenduaren 27an.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1916861