157. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Autoenplegua sustatzeko 2020ko dirulaguntzetan aldaketak. Laburpena

Oharra: testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (Identifikazioa): 494557.

Oinarri arautzaileak, 2020rako autoenplegua sustatzeko laguntzak emateko (aldaketak).

Barañaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2020ko ekainaren 22an hartutako erabakiaren bidez, aldatu egin dira 2020an autoenplegua sustatzeko laguntzak emateko oinarri arautzaileak, diruz lagundutako zenbait jarduera-lerroren bidez autoenpleguari babesa eta sustapena emateko.

COVID-19k eragindako egoera dela eta, IKT, Telezentro, Merkataritza eta Enplegu arlotik proposatu du deialdiaren oinarriak aldatzea, zenbait eskaera baztertzen dituzten baldintzak ezabatzeko (negozioa garatzeko lokal bat izatea) eta ekintzaileei laguntzeko negozioaren lehen urtean. Tokiko Gobernu Batzarrean, 2020ko ekainaren 22an, C.1 eta C.3 oinarrietan jasotako 80-20 ehunekoa kentzea erabaki zen.

Oinarri arautzaileak eta eskabideak Barañaingo Udaleko Herritarrentzako Arreta Bulegoan jaso ahal izango dira, edo www.barañain.eus web-orriaren bidez kontsultatu.

Barañainen, 2020ko ekainaren 26an.–Udal-Teknikaria, Gustavo Urra Pombo.

Iragarkiaren kodea: L2007141