157. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

EBAZPENA, 2020ko ekainaren 26koa, Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko auditore izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariak, 2020ko ekainaren 26an, honako ebazpen hau eman zuen:

Erakunde honen plantilla organikoan aurreikusirik dago Ganberaren zerbitzuko auditore lanpostu bat, eta, lanpostu hori betetzeari dagokionez, Nafarroako Kontuen Ganberako idazkari nagusiak proposamen-txostena eman du; erakundearen zerbitzu juridikoek, kontu-hartzailetzakoek eta administratzaileak ere aldeko txostenak eman dituzte, eta Ganberako langileen batzordeari horien berri eman zaio. Horiek horrela, proposamen-txostena ikusirik,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Deialdia onestea Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko auditore izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdia eranskineko oinarriekin bat etorriko da.

Bigarrena.–Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Kontuen Ganberaren web-orrian argitara dadila xedatzea.

Iruñean, 2020ko ekainaren 26an.–Lehendakaria, Asunción Olaechea Estanga.

DEIALDIA, NAFARROAKO KONTUEN GANBERAREN ZERBITZUKO AUDITORE IZATEKO LANPOSTU HUTS BAT OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO

Hona hemen deialdi honetako

OINARRIAK

1. oinarria. Arau orokorrak.

1.1. Deialdiaren xedea da Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko auditore izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzea.

1.2. Honako hauetan xedatutakoarekin bat gauzatuko da oposizio-lehiaketa: 1991ko martxoaren 21eko Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutua edo, bestela, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua eta hori garatzeko eta betearazteko sarrera erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretua.

1.3. Deialdiaren ondorioz izendatutako pertsonak bete beharko ditu Nafarroako Kontuen Ganberako funtzionarioentzat eta, bereziki, auditore lanpostuarentzat ezarritako eginkizunak, eta horien eskubide eta betebeharrak izanen ditu.

Eginkizunak Kontuen Ganberari buruzko Foru Legearen 16. artikuluan zehazten dira; besteak beste honako hauek: Nafarroako Foru Komunitateko sektore publikoaren kontuak eta kudeaketa ekonomiko-finantzarioa kontrolatzea, Ganberako lehendakariari fiskalizazio txostenak proposatzea, baita fiskalizazio eginkizunetan arituz lortzen dituen emaitzak ere, eta, horiez gain, Kontuen Ganberako lehendakariak agintzen ahal dion beste zeinahi eginkizun.

1.4. Lanpostua lanpostuen egungo sailkapenaren A mailan sartzen da, eta horri dagozkion ordainsariak izanen ditu, baita Nafarroako Kontuen Ganberaren indarreko plantilla organikoan zehazten diren osagarriak ere.

1.5. Izendatzen den pertsona Gizarte Segurantzako araubide orokorrean sartu eta afiliatuko da, araubide horren babesean, salbu eta Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuan eta hori osatzen duten xedapenetan aipatzen den eskubide pasiboen eta osasun eta gizarte laguntzaren araubideko kidea bada, kasu horretan aukera izanen baitu araubide horretan segitzeko edo Gizarte Segurantzan afiliatzeko.

1.6. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta Kontuen Ganberako lehendakariak noiznahi aldatzen ahal du.

2. oinarria. Izangaiek bete behar dituzten baldintzak.

2.1. Lanpostua oposizio-lehiaketa bidez beteko da, Nafarroako Kontuen Ganberari buruzko abenduaren 19ko 19/1984 Foru Legearen 28. artikuluan eta Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuaren 9. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Deialdian onartuak izateko, izangaiek, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean, ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo langileen joan-etorri askea aplikatzen duen estaturen batekoa. Nazionalitatea edozein dela ere, hartzen ahal dute parte espainiarren eta Europar Batasuneko estaturen bateko herritarren ezkontideek, eta, kasuko tratatuak hala aurreikusten duenean, baita langileen joan-etorri askea aplikatzen duen estaturen bateko herritarren ezkontideek ere, zuzenbidez bereizita ez badaude.

Halaber, ezkontideen baldintza beretan, haien ondorengoek eta ezkontidearenek ere parte hartzen ahalko dute, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) 16 urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko gehieneko adina ez gainditzea.

c) Merkataritzako irakaslea, Zuzenbideko lizentziaduna, Ekonomia nahiz Enpresa Zientzietako lizentziaduna izatea, edo horien baliokidetzat hartutako beste titulu bat edo bete beharreko eginkizunerako egokia den antzeko beste tituluren bat izatea, edo, bestela, titulu horietakoren bat eskuratzeko moduan egotea eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean. Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren frogagiria eduki beharko da.

d) B motako ibilgailuentzako gidabaimena izatea. Beharkizun horretatik salbuetsita egonen dira frogatzen dutenak legezko eragozpenengatik ezin dutela baimen hori lortu.

e) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

f) Dagozkion eginkizun publikoak betetzeko desgaiturik edo bazterturik ez egotea eta administrazio publikoren bateko zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.2. Aurreko baldintzak deialdi honen 3. oinarrian ezarritako epean eta eran egiaztatu beharko dira. Baldintza horiek eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako bete beharko direla ulertuko da. Era berean, izangaiek 2. oinarri honen 1. apartatuan aipatzen diren baldintza guztiak hautapen prozesuak iraun bitartean bete beharko dituzte. Hautapen prozesua izendapenarekin bukatuko dela ulertuko da.

3. oinarria. Eskaerak.

3.1. Oposizioan parte hartu nahi dutenek behar den eskaera aurkeztu beharko dute, eskabide baten bidez, eredu ofizialarekin bat (deialdiaren II. eranskina). Bertan jarriko dituzte izen-deiturak, adina, nortasun agiri nazionalaren zenbakia, helbidea, helbide elektronikoa eta telefonoa.

3.2. Eskaeran deialdi honen 2. oinarrian aipatzen diren baldintza guztiak betetzen direla espresuki agerrarazi beharko da, eta horiek frogatu beharko dira deialdiaren 7. oinarrian ezarrita dagoen moduan. Eskaerarekin batera, alegatutako merezimenduen zerrenda ordenatua aurkeztu behar da, II. eranskinean aipatzen den baremoari jarraikiz sailkatuta, bai eta haien frogagiriak ere, behar bezala kautotuak.

3.3. Eskabideak Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariari zuzenduko zaizkio eta Nafarroako Kontuen Ganberaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira (Iruñeko Ansoleaga kalea 10), egun eta ordu baliodunetan (goizeko 9:00etatik 14:00etara bitarte, astelehenetik ostiralera), hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, edo Nafarroako Gobernuaren edozein erregistro bulegotan, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideetakoren bat erabiliz.

Eskaera posta bulego batean aurkezten bada, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek eskaerari data eta zigilua jarri diezazkioten, ziurtatu eta Nafarroako Kontuen Ganberaren Erregistro Orokorrera igorri baino lehen.

Eskabideak Kontuen Ganberaren Erregistro Orokor Elektronikoan ere aurkezten ahalko dira haren egoitza elektronikoaren bidez.

3.4. Desgaitasun aitortua dutenek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskatzea; horretarako, eskaeran adierazi beharko dute eta aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera desgaitasunen bat dutela frogatzen duen agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.

3.5. Eskabide eredua interesdunen eskura egonen da Kontuen Ganberaren Erregistro Orokorrean, bai eta erakundearen web-orrian ere.

4. oinarria. Izangaien onarpena.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Kontuen Ganberaren web-orrian argitaratuko da. Onartutakoen eta baztertutakoen izen-deiturak agertuko dira zerrenda horretan.

4.2. Interesdunek egoki jotzen dituzten erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte behin-behineko zerrendaren aurka eta, akatsik izan bada, haiek zuzendu, zerrenda hori Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epearen barruan.

4.3. Erreklamazioak egiteko epea iraganik eta horiek ebatzita, Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du, eta Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Kontuen Ganberaren web-orrian argitaratuko da.

5. oinarria. Kalifikazio-epaimahaiaren osaketa, eraketa eta jarduna.

5.1. Hona hemen oposizio-lehiaketaren nahiz deialdiaren 9. oinarrian aipatzen den prestakuntzako eta praktiketako aldiaren epaimahaiko kideak:

Epaimahaiburua:

–Karen Moreno Orduña, Nafarroako Kontuen Ganberako auditorea.

Ordezkoa: José Luis Ezquerro Royo, Nafarroako Kontuen Ganberako idazkari nagusia.

Epaimahaiko kideak:

–Isabel Brusca Alijarde, Zaragozako Unibertsitateko Kontabilitatearen eta Finantzen Departamentuko Ekonomia Finantzarioaren eta Kontabilitatearen katedraduna.

Ordezkoa: Vicente Condor López, Zaragozako Unibertsitateko Kontabilitatearen eta Finantzen Departamentuko Ekonomia Finantzarioaren eta Kontabilitatearen katedraduna.

–Iñaki Arrizabalaga Rodríguez, Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kontabilitate Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: –Elena Garde Macías, Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Finantza Kontrol Iraunkorrerako eta Auditoretzako Zerbitzuko zuzendaria.

–Ignacio Barquero Solanes, Aragoiko Kontuen Ganberako auditorea.

Ordezkoa: –Isabel Linares Muñagorri, Aragoiko Kontuen Ganberako auditorea.

Idazkaria:

–Gemma Angélica Sánchez Lerma, Nafarroako Kontuen Ganberako legelaria, erakundearen langileen batzordearen ordezkari.

Ordezkoa: José Contreras López, Nafarroako Kontuen Ganberako legelaria, erakundearen langileen batzordearen ordezkari.

5.2. Epaimahaia hautaprobak hasi aitzin osatu beharko da. Ez du eratzerik izanen, ez eta aritzerik ere, bertan mahaikide gehienak ez badira.

5.3. Epaimahaiaren eraketak eta jarduerek balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.4. Deialdi honen oinarriak ulertu edo aplikatzean sor daitezkeen zalantzak edo erreklamazioak, bai eta aurreikusita ez dauden kasuetan egin beharrekoa ere, epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu.

5.5. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude. Halaber, deialdian parte hartzen dutenek mahaikideak errekusa ditzakete, arrazoi horietako bat gertatzen denean.

5.6. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baino ez dira arituko, eta epaimahaiari haietan baizik ez diote lagunduko.

6. oinarria. Oposizio-lehiaketaren nondik-norakoa.

6.1. Oposizio-lehiaketak bi aldi izanen ditu, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero.

6.2. Lehiaketaldia.

6.2.1. Lehiaketaldian 30 puntu eskuratzen ahalko dira gehienez. Fase hori 2021eko urtarrilaren 31 baino lehen ebatziko da eta ez da izanen izangaiak baztertzekoa. Alegatu eta egiaztatutako merezimenduak deialdi honen II. eranskinean ageri den baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak. Honela banatuko dira puntuak:

a) Merezimendu akademikoak, gehienez ere 5 puntu.

b) Auditoretzan esperientzia izatea, gehienez ere 15 puntu.

c) Lanbide esperientzia izatea aurreko apartatuan baloratu gabeko arlo ekonomiko-finantzarioetan, gehienez ere 6 puntu.

d) Auditore gisa bete beharreko eginkizunekin zerikusia duten beste merezimendu batzuk, hala nola hizkuntzak jakitea, mintegi eta biltzarretan aurkeztutako txosten eta komunikazioak, aldizkari espezializatuetan argitaratutako artikuluak, prestakuntza ikastaro espezializatuetan parte hartu izana eta abar: gehienez ere 4 puntu.

6.2.2. Alegatutako merezimendu guztiak agirien bidez frogatu beharko dira, izangaiek oposizio-lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkezten duten unean.

Izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko azalpen eta datu osagarriak eskatzen ahal ditu epaimahaiak.

6.2.3. Epaimahaiak ez du inolaz ere kontuan hartuko alegatu ez den eta agiri bidez frogatu ez den merezimendurik, eta ez du adierazitako puntuazioa baino altuagorik emanen merezimenduen apartatu bakoitzean.

6.2.4. Lehiaketaldiko merezimenduen kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen du izangaiek lortutako puntuazioa, Nafarroako Kontuen Ganberaren web-orrian, eta hamar egun naturaleko epea ezarriko du interesdunek merezimenduen balorazioaren gainean eskubidekotzat jotzen duten guztia alega dezaten.

6.2.5. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta epaimahaiak horiek ebatzi ondoren, Kontuen Ganberaren web-orrian argitaratuko da izangaiek lehiaketaldian lortutako behin betiko puntuazioen zerrenda. Gero oposizioaldian lortzen direnei gehituko zaizkie, horrela oposizio-lehiaketan izandako puntuazio osoa aterako baita.

6.3. Oposizioaldia.

6.3.1. Oposizioaldia 2021eko martxoaren 1etik aurrera hasiko da. Kontuen Ganberaren web-orrian argitaratuko dira lekua, eguna eta ordua, izangaiek lehiaketaldian lortutako puntuazioekin batera.

6.3.2. Oposizioaldian bi ariketa eginen dira, bata praktikoa eta bestea teorikoa, eta bakoitzaren barnean bi proba eginen dira. Guztira 70 puntu eskuratzen ahalko dira.

6.3.3. Oposizioaldiko ariketa praktikoa eginen da lehendabizi. Gehienez ere 36 puntuko balorazioa izanen da, eta bi proba egin beharko dira:

a) Lehendabiziko proba praktikoa. Bertan, gehienez lau orduz, kontabilitate publiko eta/edo pribatuko kasu bat edo batzuk ebatzi beharko dira, epaimahaiak jarriko dituenak. Proba honetan 18 puntu lortzen ahalko dira gehienez ere, eta gutxienez 9 puntu atera beharko dira proba gainditzeko. Honako hauei buruzko gaiak ateratzen ahalko dira proba honetan: Kontabilitate Publiko eta Pribatuaren Plan Orokorra, Nafarroako toki kontabilitate esparrua, finantzen egoera-orrien azterketa, kontu-bateratzea, finantza eragiketak, estatistika eta kontabilitate analitikoa.

b) Bigarren proba praktikoa. Gehienez 4 orduz, auditoretza publiko eta/edo pribatuko txostena egin beharko da, epaimahaiak aurkeztutako kasuari edo kasuei buruz. Proba honetan 18 puntu lortzen ahalko dira gehienez ere, eta gutxienez 9 puntu atera beharko dira proba gainditzeko. III. eranskineko (“Deialdiko programa”) bigarren, hirugarren eta laugarren multzoetako gaietako edozeini buruzkoa izan daiteke proba.

Ariketa praktikoko probak gutun-azal itxien sistemaren bidez zuzenduko dira. Horretarako, izangaiek, proba bakoitza bukatzean, folioak gutun-azal handi batean sartuko dituzte, izenik jarri gabe. Ondoren, izen-deiturak gutun-azal txiki batean idatziko dituzte, eta gutun-azal hori bestearekin batera aurkeztuko da. Bi gutun-azalak itxita aurkeztu beharko dituzte. Probak bukatzean, bi gutun-azaletan epaimahaiak zenbaki bera jarriko du. Ariketak zuzendu ondoren eta kasuan kasuko plika zenbakiari puntuak eman ondoren, gutun-azal txikia jendaurrean irekiko da, ariketa bakoitzaren egilea zehazteko.

Gutun-azalak jendaurrean irekitzeko eguna Kontuen Ganberaren web-orriaren bidez jakinaraziko zaie oposizioan parte hartzen dutenei.

6.3.4. Ariketa praktikoa amaiturik, ariketa teorikoa eginen da. Guztira 34 puntu lortzen ahalko dira eta oraingoan ere bi proba eginen dira:

a) Lehenengo proba teorikoa: gehienez 4 orduz, epaimahaiak eginen dituen hamabi galdera erantzun beharko dira idatziz, deialdi honen III. eranskinean dagoen gai-zerrendaren bigarren eta laugarren multzoetakoak. Proba horretan 18 puntu lortzen ahal dira gehienez; hau da, 1,5 puntu galdera bakoitzeko. Proba gainditzeko, gutxienez, gehieneko puntuazioaren erdia lortu beharko da; hau da, 9 puntu, eta 12 galderetako 10etan puntuazioa eskuratu.

Lehenengo proba teorikoa amaituta, izangaiek idatzita dauden orriak emanen dizkiote epaimahaiari. Plika itxien sistemaren bidez zuzenduko da ariketa. Proba praktikoen kasuan ezarritako modu berean jokatuko da.

b) Bigarren proba teorikoa: gehienez 4 orduz, zozketa bidez aukeratutako bi gai azaldu beharko dira; hots, deialdi honen III. eranskinean dagoen gai-zerrendaren lehenengo multzoko gai bat eta hirugarren multzoko beste bat. Proba honetan 16 puntu lortzen ahalko dira, gehienez ere, eta gai bakoitzean gutxienez 4 puntu ateratzen ez dituztenak baztertuko dira.

Bigarren proba teorikoa bukatu ondoren, izangaiek gutun-azal batean sartuko dituzte idatzitako orriak. Interesdunak eta epaimahaiko idazkariak sinatuko dute hegalean eta idazkariak gordeko du gutun-azala. Bidezko denean, eta alfabetozko hurrenkerari jarraituz, izangaiak, epaimahaiaren aurrean, berak sinaturiko gutun-azalak ireki eta ariketa jendaurrean irakurriko du. Gero, epaimahaiak kalifikatuko du. Jendaurreko irakurketan edo horren ondoren, epaimahaiak izangaiarekin hitz egin ahal izanen du egindako ariketari buruz, hamar minutuz gehienez ere.

6.3.5. Kalifikatu ondoren, epaimahaiak jendaurrean paratuko du proba bakoitzaren emaitza, Kontuen Ganberaren web-orrian. Iragarki horretan, hurrengo proba non eta noiz eginen den adieraziko da, gutxienez 24 ordu lehenago, ariketa bereko proben kasuan, eta 48 ordu lehenago, berriz, ariketa desberdinen kasuan. Kalifikazio horiek lehiaketaldian izangaiek lortu dituzten kalifikazioei gehituko zaizkie, oposizio-lehiaketako puntuazio osoa lortu arte.

6.3.6. Proba bakoitzerako dei bakarra eginen da. Hartara nortasun agiri nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiak askiesten duen beste nortasun agiri bat aldean dutela agertu beharko dute izangaiek. Azterketan azaltzen ez direnak edo haien nortasuna egiaztatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

6.3.7. Oposizioaldiko probak egiteko orduan, minusbaliotasunak izanik halaxe eskatzen dutenek denbora eta baliabide aldetik zilegi diren egokitzapenak izanen dituzte, eskabidean azaltzen dutenaren arabera.

7. oinarria. Probak gainditu dituztenen zerrenda, izendatzeko proposamena eta agirien aurkezpena.

7.1. Oposizioaldia bukatu ondoren, epaimahaiak gainditu duten izangaien zerrenda (ateratako puntuazioaren arabera) argitaratuko du Nafarroako Kontuen Ganberako web-orrian.

7.2. Kalifikazio-epaimahaiak puntu gehien lortu dituen izangaia izendatzeko proposamena igorriko dio Kontuen Ganberako lehendakariari, oposizio-lehiaketako akta eta gainerako agiriekin batera. Proposamen hori Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

7.3. Proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun naturalen barrenean, proposatutako izangaiek honako agiriok aurkeztu beharko dituzte Nafarroako Kontuen Ganberan:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia konpultsatua, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Deialdiaren 2.c) oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.

c) B motako ibilgailuen gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

d) Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalak emandako txostena, interesdunak karguan aritzea eragotziko liokeen eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko.

Desgaitasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko dute, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.

e) Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izanaren zinpeko aitorpena.

f) Nafarroako Foru Araubidea errespetatzeko, Konstituzioari eta legeei men egiteko eta karguaren eginkizunak zintzo betetzeko zina edo hitzematea.

Nafarroako Kontuen Ganberakoa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko funtzionarioek edo langile finkoek, gainera, aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak frogatzen dituen ziurtagiria beharko dute aurkeztu, hots, sarrerari, antzinatasunari, mailari, egoera administratiboei eta abarrei buruzkoa.

7.4. Aipatu epearen barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, arestiko agiriak aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira izendatu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, beren eskabidearen faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.

7.5. Aurreko apartatuan azaldutakoa gertatuz gero, Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariak oposizioa gainditzen dutenen zerrendan (7.1 apartatuak aipatzen duen hartan) ondotik heldu den pertsonarekin beteko du utzitako hutsunea, eta harekin ere aurreko apartatuetan adierazi bezala jokatuko da.

8. oinarria. Behin-behineko izendapena.

8.1. Goiko 7.3 puntuan aipatzen diren agiriak aurkeztu ondoren, Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariak, ebazpen baten bidez, proposaturiko pertsona behin-behinekoz izendatuko du. Ebazpen hori Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta web-orrian argitaratuko da.

8.2. Izendatzen den pertsonak hilabeteko epean jabetu beharko du lanpostuaz, behin-behineko izendapena jakinarazten zaionetik hasita.

8.3. Aski justifikaturiko ezinbesteko kasuetan salbu, deialdi honetako 7.3 oinarrian eskatzen diren agiriak aurkezten ez baditu edo aipaturiko hilabeteko epean jabetza hartzen ez badu, izendatutako pertsonak oposizio-lehiaketako jarduketetatik sortutako eskubideei uko egiten diela ulertuko da, eta hala izanik, aurreko oinarrian adierazitako zerrendan hurrengo dagoen pertsonarekin beteko da lanpostua.

9. oinarria. Prestakuntzako eta praktiketako aldia.

9.1. Proposaturik eta behin-behinekoz izendaturik dagoen pertsonak urtebeteko praktikaldia gainditu beharko du auditore izateko behin betiko izendapena lortu aurretik, Nafarroako Kontuen Ganberari buruzko Foru Legearen 29. artikuluan xedatutakoarekin bat.

9.2. Praktikaldia hasiko da izendatutako izangaiak lanpostuaren jabetza behin-behinekoz hartzen duenean, hilabeteko epean eginen baita, behin-behineko izendapena jakinarazten den egunetik hasita.

9.3. Praktikaldian, izendatutako pertsonak Kontuen Ganberako auditoretzako teknikariei dagozkien eskubide eta eginbeharrak izanen ditu. Praktiketan dagoen auditorearen tutorea Nafarroako Kontuen Ganberaren plantillan lanpostu finkoa duen auditore bat izanen da. Auditore horrek aholku emanen dio praktikaldian egin beharreko zeregin guztietan; auditore lanpostuan jarduteari dagozkion zereginetan, alegia.

9.4. Behin praktikaldia bukaturik, tutoreak aprobetxamenduari buruzko txosten bat eginen du, deialdi honen IV. eranskinean adierazitako irizpideen arabera. Txosten hori interesdunari jakinaraziko zaio, eta interesdunak egokiak iruditzen zaizkion alegazioak aurkezten ahalko ditu, hamar eguneko epean.

9.5. Behin aurreko apartatuetan aurreikusitako jarduketak bukaturik, deialdi honen 5. oinarrian ezarritako kalifikazio-epaimahaiko buruak epaimahaikideak deituko ditu praktikaldian egindako aprobetxamendua baloratzeko, tutoreak egindako txostenaren eta aurkeztutako alegazioen edukiaren arabera. Epaimahaiak “gai” edo “ez gai” kalifikazioa emanen du. Emandako kalifikazioa arrazoitu beharko da txosten zehaztu batean; azken kalifikazioaren aktari atxikiko zaio txosten hori.

Kalifikazio-epaimahaiak proposamen bat igorriko dio Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariari, izangaiaren kalifikazioa adierazita; aktak, kalifikazioak eta epaimahaiaren jardunean sortutako gainerako agiriak ere igorriko dizkio.

10. oinarria. Auditore gisa behin betiko izendatzea eta lanpostuaren jabetza hartzea.

10.1. Aurreko oinarrian aipatzen den praktikaldia bukaturik, izangaiak gai kalifikazioa lortuz gero, Kontuen Ganberako lehendakariak behin betikoz izendatuko du auditore. Izendapena Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta web orrian argitaratuko da.

10.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean, karguaz jabetu beharko du, behin betikoz, izendatutako pertsonak.

10.3. Ulertuko da izangai batek, epe horretan lanpostuaz jabetzen ez bada, oposizio-lehiaketaren ondoriozko eskubideei uko egiten diela. Kasu horretan, dei eginen zaio 7. oinarrian aipatzen den proposamenean hurrengo dagoen izangaiari.

Behin deialdi hori eginik, 8. oinarrian ezarritako prozedurari ekinen zaio izangai berria behin-behinekoz izendatzeko, eta 9. oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio prestakuntzako eta praktiketako aldiaren aprobetxamendua eta eginkizun-betetzea baloratzeari dagokienez. 10. oinarri hau bera aplikagarria izanen da auditore gisa behin betiko izendatzeari eta lanpostuaren behin betiko jabetza hartzeari dagokienez.

10.4. Aurreko apartatuan adierazitako modu berean jokatuko da behin-behinekoz izendatutako izangaiak aipatu praktikaldian gai kalifikazioa lortu ez badu.

11. oinarria. Aurkeztutako agiriak.

11.1. Izangaiek, baldin eta erreklamazio edo errekurtsorik paratzen ez bada, aurkeztu dituzten agiriak berreskuratzen ahalko dituzte hala eskatu ondotik. Agiriak berreskuratzeko eskaera hiru hilabeteko epean aurkezten ahalko da. Epe hori behin betiko izendapenaren ebazpena Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hiru hilabetera hasiko da.

11.2. Aurreko apartatuan ezarritako epea bukatzen bada agiriak hartzeko eskaerarik egin gabe, izangaiak agiriak berreskuratzeari uko egin diola ulertuko da, eta, beraz, horretarako eskubidea galduko du eta agiriak suntsitu eginen dira.

11.3. Erreklamazio edo errekurtsoren bat aurkezten baldin bada, aurkeztutako agiriak gorde eginen dira, ikuskatu eta aztertzeko. Agiriak berreskuratzen ahalko dira erreklamazioaren edo errekurtsoaren tramitazioak horretarako aukera ematen duenean.

12. oinarria. Errekurtsoak.

Honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke deialdiaren, haren oinarrien, izendatzeko erabakien eta Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariak deialdia dela-eta hartzen dituen gainerako erabakien aurka:

a) Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdi hau aurrera eramateko epaimahaiak hartzen dituen gainerako egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

I. ERANSKINA

Eskabide orria (PDFa).

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) Merezimendu akademikoak, gehienez ere 5 puntu.

Apartatu honetan alderdi hauek baloratuko dira:

–Deialdi honetan parte hartzeko beharrezkoak diren goi mailako ikasketetako doktoretza, bi puntu.

–Unibertsitateko beste titulu ofizial batzuk, auditore lanpostuan aritzeko alegatutakoaz gainera, baldin eta lotura badute auditore lanpostuaren eginkizunekin: puntu bat emanen da erdi mailako tituluengatik eta 2 puntu goi mailako tituluengatik.

–Auditoretzari buruzko unibertsitateko master ofizialak, bi puntu.

–Unibertsitateko beste master ofizial batzuk, auditore lanpostuaren eginkizunekin lotura badute, puntu bat.

–Unibertsitateko titulu berekiak edo aditu tituluak auditore lanpostuan bete beharreko eginkizunekin lotutako arloetan, puntu bat.

Ez dira meritutzat hartuko maila goragoko titulu akademikoak eskuratzeko ezinbestekoak direnak.

b) Auditoretzan esperientzia izatea, gehienez ere 15 puntu.

Apartatu honetan 0,80 puntu emanen dira auditoretza publikoan egindako urte oso bakoitzeko eta 0,60 puntu auditoretza pribatuan egindako urte oso bakoitzeko, esperientzia horrek ondoko baldintzak betetzen baditu: auditore lanpostuetan aritu izana, A mailan edo baliokideetan, deialdian eskatzen diren goi mailako tituluetako baten bat beharrezkoa den lanpostuetan.

Halaber, 0,60 puntu emanen dira auditoretza publikoan egindako urte oso bakoitzeko eta 0,40 puntu auditoretza pribatuan egindako urte oso bakoitzeko, baldin eta lan hori auditoretzako teknikariaren lanpostuetan egin bada, B mailan edo baliokideetan, erdi mailako titulua beharrezkoa den lanpostuetan.

Entitate publiko batean lan egin bada, organo eskudunak emandako ziurtagiria aurkeztuko da hori frogatzeko.

Norberaren kontura lan egin bada, egindako lan denboraldiko lizentzia fiskala aurkeztuko da hori frogatzeko, egindako lanen frogagiriekin batera.

Besteren kontura lan egin bada, esparru pribatuan, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak lan bizitzari buruz emandako ziurtagiria aurkeztuko da, lan kontratuaren kopiarekin batera, eta egindako lanei buruz enpresak emandako ziurtagiria erantsiko da.

c) Lanbide esperientzia izatea aurreko apartatuan baloratu gabeko arlo ekonomiko-finantzarioetan, gehienez ere 6 puntu.

Apartatu honetan aintzat hartuko da kudeaketa ekonomiko-finantzarioekin zerikusia duten lanpostuetan aritu izana, hala sektore publikoan nola pribatuan. Goi mailako titulazioa beharrezkoa den lanpostuetan aritutakoek 0,40 puntu jasoko dituzte urteko, eta erdi mailako titulazioa beharrezkoa den lanpostuetan aritutakoek 0,30 puntu urteko.

Entitate publiko batean lan egin bada, organo eskudunak emandako ziurtagiria aurkeztuko da hori frogatzeko.

Norberaren kontura lan egin bada, egindako lan denboraldiko lizentzia fiskala aurkeztuko da hori frogatzeko, egindako lanen frogagiriekin batera.

Besteren kontura lan egin bada, esparru pribatuan, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak lan bizitzari buruz emandako ziurtagiria aurkeztuko da, lan kontratuaren kopiarekin batera, eta egindako lanei buruz enpresak emandako ziurtagiria erantsiko da.

d) Auditore gisa bete beharreko eginkizunekin zerikusia duten beste merezimendu batzuk, hala nola Europar Batasuneko hizkuntzak jakitea, euskaraz jakitea, prestakuntza ikastaro espezializatuetan parte hartu izana, mintegi eta biltzarretan aurkeztutako artikulu, txosten edo komunikazioak eta abar: gehienez ere 4 puntu.

Apartatu honetan euskara eta Europar Batasuneko hizkuntzak jakitea honela baloratuko da: Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 maila izanez gero, 0,50 puntu jasoko dira; A2 maila izanez gero, 1,00 puntu; B1 izanez gero, 1,50 puntu; B2 izanez gero, 2,00 puntu; eta C1 edo baliokidea izanez gero, 2,50 puntu.

Ondorio horietarako, kontuan hartuko dira Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean hainbat tituluren eta egiaztagiriren artean ezarritako baliozkotzeak. 2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen ebazpen hori, irailaren 27an.

Puntu batekin baloratuko da Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean sartzeko prestakuntza ikastaro teorikoa, Kontabilitaterako eta Kontuen Auditoretzarako Institutuak homologatua, gainditu izana.

Apartatu honetan, halaber, ekintza bakoitzeko 0,40 puntu emanez baloratuko da mintegi eta biltzarretan txostenak edo hitzaldiak aurkeztu izana, bai eta aldizkari espezializatuetan artikuluak aurkeztu izana ere, auditore gisa egin beharreko lanekin zerikusia baldin badute. Auditore izateko lanpostuarekin zerikusia duten gaiei buruzko liburuak argitaratu izana gehienez 2 punturekin baloratuko da, eta lanpostu horretako eginkizunekin zerikusia duten argitalpenekin lortutako sari eta goraipamenengatik puntu bat emanen da gehienez.

Epaimahaiak apartatu honetan aintzat hartu ahal izanen du auditore lanpostuko eginkizunekin zerikusia duten lanbide espezializazioko ikastaroak egin izana azken bost urteetan, 50 ordutik gorako ikastaroak izan badira eta aprobetxamendu agiria lortu bada. 50 ikastorduko 0,20 puntu emanen dira.

Baremoko puntuak aplikatzeko oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaie izangaiei.

2. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

3. Ez dira baloratuko deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan egindako zerbitzuak edo eskuratutako merezimenduak.

4. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu bada, aldi horietako zerbitzuak kontatzeari begira, egoera horietan sartzean zeukan lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira. Funtzionario behin betikoz izendatu baino lehen egindako praktikaldiak ere osorik baloratuko dira.

III. ERANSKINA

Deialdiko programa

Lehen multzoko gaiak. Ekonomia eta Ogasun Publikoa.

1. gaia.–Ekonomia Publikoaren justifikazioa. Oreka orokorraren eredu teorikoa. Ekonomiako esku-hartze publikoaren oinarriak: Estatuaren eginkizun fiskalak: esleitzea, banatzea eta egonkortzea. Ogasun publikoaren gaineko teoria positiboa eta arau-emailea. Sektore publikoa: sarrerak eta gastuak. Ekonomia publikoa. Ogasun publikoaren gaineko teoriaren egungo gaiak.

2. gaia.–Sektore publikoaren tamaina: gastuak eta diru-sarrerak. Sektore publikoa, ekoizle eta kontsumitzaile gisa. Administrazio publikoak, errenta banatzaile gisa. Sektore publikoa Nafarroan.

3. gaia.–Ongizatearen ekonomiaren oinarriak. Eraginkortasun ekonomikoa kontsumoan eta ekoizpenean, eta eraginkortasun globala. Esku-hartze publikoa eraginkortasuna lortzeko: Merkatuaren akatsak. Ondasun publikoak. Esternalitateak. Lehentasunezko ondasunak. Esku-hartze publikoaren motak eraginkortasuna lortzeko. Ondasun pribatuen hornidura publikoa.

4. gaia.–Ondasun publikoen definizioa. Ondasun publiko puruak eta ez-puruak. Ondasun publikoen hornidura eraginkorra: ondasun publikoen hornidura pribatuaren eraginkortasunik eza. Ondasun publikoen hornidura publikoa. Finantzabide-prozeduraren eraginak ondasun publikoen hornidura ezin hobearen gainean.

5. gaia.–Esternalizazioa. Kanpo-eraginen kontzeptua eta izaera. Esternalizazio motak: kanpo-ekonomiak eta desekonomiak. Soluzio pribatuak: kanpo-efektuak barneratzea merkatuan, jabetza eskubideak esleituz eta negoziatuz; fusioak; konbentzio sozialak. Soluzio publikoak. Esternalitate positiboak. Zuzentzeko prozeduren balorazioa. Eraginak eraginkortasunaren eta zuzentasunaren gainean.

6. gaia.–Hautapen soziala. Hautapen kolektiboaren problema. Hautapen kolektiboaren arauak. Demokrazia zuzena. Gehiengo bozketaren bidezko hautapena. Gehiengo bozketaren oreka. Demokrazia ordezkatzailea. Gizarte-ongizatearen eginkizunen bidezko hautapena.

7. gaia.–Sektore publikoaren funtzionamendu ereduak. Antolaketaren arazoa sektore publikoan. Sektore publikoaren akatsak. Kudeaketa publikoa eta efizientzia: antolaketa ereduak sektore publikoan. Instituzioen diseinuak. Instituzio publikoetako pizgarri sistema baten printzipioak. Pizgarrien mekanismoen balorazioa.

8. gaia.–Proiektu publikoen ebaluazio ekonomikoa. Kostuaren eta irabaziaren azterketa: kostuaren eta irabaziaren azterketaren oinarri ekonomikoak: efizientziaren irizpidea. Kostuaren eta onuraren azterketa praktikan. Kostuaren eta onuraren azterketaren etapak: aztergaiaren definizioa, azterketaren ikuspegia eta aukeren hautaketa. Kostuen eta onuren identifikazioa, neurria eta balorazioa. Denbora kontuan hartzea kostuei eta onurei dagokienez: deskontuaren tasa hautatzea. Arriskua eta ziurtasun eza kontuan hartzea. Kontuan hartze distributiboak. Erabakitzearen arauak. Kostuaren eta onuraren azterketaren mugak.

9. gaia.–Osasuna lehentasunezko ondasun gisa. Osasunaren hornidura publikoa: finantzabidea eta produkzioa; produkzio publikoa eta pribatua; Osasunaren Sistema Nazionala; osasun arloko erreformak. Hezkuntza lehentasunezko ondasun gisa: Espainiako hezkuntza sistema.

10. gaia.–Espainiako Estatuaren prestazio ekonomikoaren programak. Errentak ordezteko programen justifikazioa. Gizarte Segurantzaren pentsioen sistema eta haren erreforma. Langabezia-asegurua. Pobreziaren aurkako programak. Mendekotasunaren arreta.

11. gaia.–Diru-sarrera publikoak. Diru-sarrera publikoak sailkatzeko irizpideak. Zerga: kontzeptua eta hura osatzen duten elementuak. Zergapetze mota nagusiak.

12. gaia.–Zergapetzearen printzipioak. Onuraren eta ordaintzeko gaitasunaren printzipioak. Zergapetzearen kostuak. Iruzur fiskala: kontzeptua, eraginak eta ezaugarri baldintzatzaileak.

13. gaia.–Prezioak, tasak eta kontribuzio bereziak. Tasak: kontzeptua eta sailkapena. Kontribuzio bereziak. Enpresa publikoa eta prezioen finkapen publikoa.

14. gaia.–Enpresa publikoa: kontzeptua eta helburuak. Haren kudeaketaren oinarrizko ezaugarriak. Enpresa publikoaren kontrol sistema. Finantzabideak. Egitura finantzarioa. Balorazio metodoak.

15. gaia.–Aurrekontua: kontzeptua eta alderdi nagusiak. Aurrekontuen zikloa. Aurrekontu ereduen gaur egungo egoera eta aurreikuspenak. Aurrekontua helburuen arabera finkatzea.

16. gaia.–Aurrekontua prestatzea eta betetzea. Aurrekontuaren gaineko erabakiak gastuei eta diru-sarrerei buruz: aurrekontuen egitura. Aurrekontua eta planifikazio eta programazio sistemak. Aurrekontua betetzeko eta kontrolatzeko prozesua.

17. gaia.–Aurrekontu egonkortasuna eta finantza iraunkortasuna: araubide juridikoa. Aplikazio eremua eta printzipio orokorrak. Arau fiskalen instrumentazioa eta helburuak finkatzea. Prebenitzeko, zuzentzeko eta zigortzeko neurriak. Gardentasun printzipioa. Aurrekontuen kudeaketa.

18. gaia.–Defizit publikoa: definizioa, motak eta eragina jarduera ekonomikoaren gainean. Konstituzioaren printzipioak gastu publikoaren arloan eta Konstituzioaren nozioa aurrekontuaren egonkortasunari buruz. Egonkortasunerako eta Hazkunderako Ituna, gaur egun. Defizit publikoaren kalkulua Gehiegizko Defizitaren Protokoloaren ondorioetarako.

19. gaia.–Zor publikoa: kontzeptua, motak eta eragin ekonomikoak; zor publikoaren zama. Sektore publikoaren zorpetzearen araubide juridikoa eta Nafarroako Foru Komunitatearen abalak. Zorra Gehiegizko Defizitaren Protokoloaren arabera.

20. gaia.–Oinarrizko magnitude agregatuak: nazio produktua, kontsumoa eta inbertsioa, nazio gastua. Nazio produktu gordina eta garbia. Nazio errenta eta errenta erabilgarria. Errentaren eta produktuaren fluxu zirkularra. Nazio errentaren kontabilitatea ekonomia ireki batean.

21. gaia.–Espainiako finantza sistemaren egitura instituzionala. Agintaritza monetarioa. Europako Banku Zentrala, banku zentralen sistema europarra eta Espainiako Bankua. Moneta politika: tresnak eta eraginak ekonomian.

22. gaia.–Moneta eta kapital merkatu finantzarioak. Deribatuen eta dibisen merkatuak.

Bigarren multzoko gaiak. Auditoretza eta kontu-auzitegiak.

1. gaia.–Auditoretza publikoa: kontzeptua eta ezaugarriak. Auditoretza publiko motak helburuaren arabera. Auditoretza edo fiskalizazio publikoa egiteaz arduratzen direnak. Eremu pribatuko auditoretzaren aipamena.

2. gaia.–Sektore Publikoa fiskalizatzeko oinarrizko printzipioak: ISSAI-ES 100.

3. gaia.–Finantzen fiskalizazioaren edo auditoretzaren oinarrizko printzipioak: ISSAI-ES 200.

4. gaia.–Fiskalizazio operatiboaren oinarrizko printzipioak: ISSAI-ES 300.

5. gaia.–Betetzeko fiskalizazioaren oinarrizko printzipioak: ISSAI-ES 400.

6. gaia.–Auditoretza pribatuaren oinarrizko printzipioak, NIA-ESen jasotakoak.

7. gaia.–Auditoretza publikoaren planifikazioa. Auditoretza edo fiskalizazio lanaren faseak. Planifikazio jarduerak: auditoretzaren estrategia orokorra eta auditoretzaren plan orokorra. Lan programak, auditoretzaren prozedurak eta lan paperak. GPF-OCEx eta ISSAI-en intzidentzia arlo hauetan.

8. gaia.–Ebidentzia: kontzeptua eta izaera, frogak auditoretzan ebidentziak eskuratzeko eta egiaztatze teknikak. Materialtasuna edo garrantzi erlatiboa: kontzeptua, faktore kualitatiboak eta kuantitatiboak. Auditoretzako arriskua: kontzeptua eta osagaiak. GPF-OCEx eta ISSAI-en intzidentzia arlo hauetan.

9. gaia.–Laginketa auditoretza publikoan: laginketa estatistikoaren eta ez-estatistikoaren teknikak. GPF-OCEx eta ISSAI-en intzidentzia arlo hauetan.

10. gaia.–Barneko kontrola: kontzeptua eta motak, auditoreak barneko kontrola egiaztatu eta ebaluatzea. GPF-OCEx eta ISSAI-en intzidentzia arlo hauetan.

11. gaia.–Auditorearen erantzukizunak iruzurraren kontrako fiskalizazioan. GPF-OCEx eta ISSAI-en intzidentzia arlo hauetan.

12. gaia.–Auditoretza ingurune informatikoetan: printzipioak, metodologia eta berrikusteko teknikak. Sistema informatizatuen barneko kontrola eta segurtasuna. GPF-OCEx eta ISSAI-en intzidentzia arlo hauetan.

13. gaia.–Zerga bidezko diru-sarreren auditoretza. GPF-OCEx eta ISSAI-en intzidentzia arlo hauetan.

14. gaia.–Zergaz kanpoko diru-sarreren auditoretza. GPF-OCEx eta ISSAI-en intzidentzia arlo hauetan.

15. gaia.–Langileria gastuen auditoretza. GPF-OCEx eta ISSAI-en intzidentzia arlo hauetan.

16. gaia.–Ondasun arrunt eta zerbitzuetako gastuen auditoretza. GPF-OCEx eta ISSAI-en intzidentzia arlo hauetan.

17. gaia.–Gastuen auditoretza transferentzian, dirulaguntzetan eta laguntza publikoetan. GPF-OCEx eta ISSAI-en intzidentzia arlo hauetan.

18. gaia.–Inbertsioen auditoretza. GPF-OCEx eta ISSAI-en intzidentzia arlo hauetan.

19. gaia.–Ibilgetu ez finantzarioaren auditoretza eta inbertsio finantzarioarena. GPF-OCEx eta ISSAI-en intzidentzia arlo hauetan.

20. gaia.–Diruzaintzaren auditoretza. GPF-OCEx eta ISSAI-en intzidentzia arlo hauetan.

21. gaia.–Izakinen, zordunen eta kobratu beharreko beste kontu batzuen, hartzekodunen eta ordaindu beharreko beste kontu batzuen auditoretzak. GPF-OCEx eta ISSAI-en intzidentzia arlo hauetan.

22. gaia.–Ondare garbiaren auditoretza. GPF-OCEx eta ISSAI-en intzidentzia arlo hauetan.

23. gaia.–Zorpetzearen auditoretza. GPF-OCEx eta ISSAI-en intzidentzia arlo hauetan.

24. gaia.–Emandako abal publikoen auditoretza. GPF-OCEx eta ISSAI-en intzidentzia arlo hauetan.

25. gaia.–Aurrekontuko eta aurrekontuz kanpoko eragiketen auditoretza. GPF-OCEx eta ISSAI-en intzidentzia arlo hauetan.

26. gaia.–Auditoretza enpresa publikoetan, fundazio publikoetan eta beste entitate publiko batzuetan. GPF-OCEx eta ISSAI-en intzidentzia arlo hauetan.

27. gaia.–Auditoretza publikoaren txostenak: egitura eta iritzi motak. Salbuespenen izaera: irismenaren mugak eta kontularitzako printzipioak eta arauak ez betetzea. Txostenaren publizitatea. Gomendioak. GPF-OCEx eta ISSAI-en intzidentzia arlo hauetan.

28. gaia.–Auditoretzaren txostenak eremu pribatuan. Ohar orokorrak eta edukia. Iritzi motak.

29. gaia.–Goi mailako entitate fiskalizatzaileak edo kanpoko kontrolerako erakunde publikoak: ideia orokorrak eta antolaketa-ereduak. Haien kontrol-ekintzaren eremua. Parlamentuekiko eta gobernuekiko harremanak. Espainian duen konfigurazioa.

30. gaia.–Europako Kontuen Auzitegia: izaera, antolaketa eta eginkizunak.

31. gaia.–Kontuen Auzitegiaren osaera, beraren lege organikoan eta funtzionamendu legean: izaera, antolaketa eta eginkizunak.

32. gaia.–Nafarroako Kontuen Ganbera: jatorria eta bilakaera. Gaur egungo araubidea. Eginkizunak eta antolaketa. Haren funtzionamendurako arau oinarrizkoak.

Hirugarren multzoko gaiak. Zuzenbide Publikoa.

1. gaia.–Europako Erkidegoko zuzenbidea: kontzeptua, ezaugarriak. Erkidegoko zuzenbidearen iturriak. Jatorrizko zuzenbidea. Zuzenbide eratorria: erregelamendua, zuzentarauak eta erabakiak. Europar Batasunaren Funtzionamendurako Ituna. Europar Batasunaren zuzenbidearen eragina Foru Komunitatean.

2. gaia.–Europa eraikitzeko prozesua. Europar Batasuna. Europar Batasuneko erakunde-sistema: Kontseilu Europarra, Europar Batasuneko Kontseilua, Europako Batzordea, Europako Parlamentua, Europar Batasuneko Justizia Auzitegia, Europako Kontuen Auzitegia eta Europako Banku Zentrala.

3. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa (1): ezaugarriak eta egitura. Atariko titulua. Koroa. Gorte Nagusiak. Gobernua eta Administrazioa. Ekonomia eta Ogasuna. Botere judiziala.

4. gaia–Espainiako 1978ko Konstituzioa (2): Estatuaren lurralde antolaketa eta eskumenen banaketa. Konstituzio Auzitegia.

5. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza. Nafarroa, Gaztelari erantsi aurretik eta ondoren. 1841eko Lege Itundua: aurrekariak, izaera juridikoa eta edukia. Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera, egitura eta edukia.

6. gaia.–Nafarroako Parlamentua: aurrekariak. Nafarroako Parlamentuaren Erregelamendua. Parlamentuaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua. Eginkizunak: bereziki legegintzako eginkizuna eta legegintza prozeduraren oinarrizko alderdiak. Parlamentarien eskubideak eta betebeharrak. Parlamentuko taldeak. Parlamentuko kontrol tresnak. Parlamentuaren eta Kontuen Ganberaren arteko harremanak.

7. gaia.–Nafarroako Gobernua: aurrekariak. Jarduteko oinarrizko printzipioak, Hobekuntzan eta foru lege arautzailean ezarritakoak. Antolaketa, eginkizunak eta eskumenak. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Gobernuko kideak. Nafarroako Gobernuaren araugintzako ahalmena. Erantzukizun politikoa eta Parlamentuaren kontrola. Bateraezintasunen araubidea.

8. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren araubide juridikoa. Jarduketaren oinarri orokorrak. Antolaketa eta funtzionamendua. Administrazio prozeduraren oinarrizko alderdiak. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren ondare-erantzukizuna. Erakunde publikoak eta Administrazioaren menpeko beste entitate batzuk.

9. gaia.–Foru Komunitateko beste erakunde batzuk: Nafarroako Kontseilua. Foru Komunitateko Arartekoa. Erakunde horien araubidea, antolaketa eta eginkizunak. Nafarroako Administrazio Auzitegia: aurrekariak, antolaketa eta eskumenak.

10. gaia.–Administrazio zuzenbidearen iturburuak: Konstituzioa. Legea. Lege dekretuak. Legegintzaren delegazioa. Erregelamendua. Legearen eta erregelamenduaren arteko loturak. Erregelamendu-ahalmena: titulartasuna, mugak eta kontrola.

11. gaia.–Administrazio Publikoa eta zuzenbidea. Administrazio ahalmenak. Legezkotasunaren printzipioa. Administrazioaren autotutoretzarako ahalmena. Zerbitzu publikoaren kontzeptua. Zerbitzu publikoa kudeatzeko moduak.

12. gaia.–Administrazio egintza. Elementuak. Forma. Motak. Administrazio egintzen baliorik eza: erabateko deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Administrazio egintza irregularrak. Baliozkotzea, gordetzea eta bihurtzea. Administrazio egintzak ofizioz berraztertzea eta errebokatzea.

13. gaia.–Administrazio egintzen eraginkortasuna. Administrazio egintzen jakinarazpena eta argitalpena. Administrazio egintzaren ondorioen etendura. Nahitaezko betearazpena eta premiamendu bidearen aipamen berezia. Isiltasun administratiboa.

14. gaia.–Administrazio prozedura erkidea: kontzeptua, printzipioak eta motak. Alderdiak prozeduran. Hasiera, antolamendua eta instrukzioa. Prozeduraren bukaera: moduak. Administrazio elektronikoa: betebeharrak eta tresnak. Egoitza elektronikoa eta web ataria. Dokumentuen kudeaketa. Prozedura elektronikoa.

15.–Administrazio errekurtsoak: kontzeptua eta motak. Administrazio errekurtsoak tramitatzeko eta ebazteko prozedura. Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa. Hedadura eta mugak. Prozeduraren alderdiak. Epaia. Errekurtsoak.

16. gaia.–Sektore publiko instituzionala. Erakunde publikoak: tipologia eta araubide juridikoa. Zuzenbide pribatuko entitateak: tipologia eta araubide juridikoa. Bestelako entitate motak.

17. gaia.–Osasunari buruzko Foru Legea. Osasungintzan aplikatu beharreko oinarrizko printzipioak. Herritarren eskubideak. Administrazio publikoen eskumenak eta eginkizunak. Osasun arloko lurralde antolamendua. Nafarroako Osasun Zerbitzua: egitura organikoa, oinarrizko araubide juridikoa. Ekimen pribatuarekiko lankidetza: osasun arloko itunak.

18. gaia.–Unibertsitateak. Antolaketaren, funtzionamenduaren eta kudeaketaren arloetan aplikatu beharreko oinarrizko araubide juridikoa. Araubide ekonomikoa eta aurrekontuena. Unibertsitateen zerbitzuko langileak. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren aipamen berezia.

19. gaia.–Nafarroako Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea (1). Oinarrizko printzipioak. Legearen egitura eta edukia. Aplikazio eremu objektiboa eta subjektiboa. Adjudikazio botereak. Kontratisten gaitasuna eta kaudimena. Baztertzeko arrazoiak. Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak. Kontratazioaren kudeaketa hobetzeko sistemak.

20. gaia.–Nafarroako Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea (2). Kontratuak betearaztea. Azpikontratazioa eta kontratuaren lagapena. Prezioen berrikuspena. Kontratuen aldaketak. Erreklamazioak eta lizitazioen kontrolerako beste neurri batzuk. Kontratuen baliogabetasuna. Kontratazio publikoaren arloko erreklamazio bereziak.

21. gaia.–Nafarroako Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea (3). Administrazio Publikoek egiten dituzten kontratuen arau berariazkoak. Kontratatzeko organoak. Kontratazio mahaia. Kontratua prestatzeko jarduketak. Administrazio kontratuak exekutatzeko arau orokorrak. Kontratisten ordainsariak. Administrazio publikoen kontratuak amaitzea.

22. gaia.–Nafarroako Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea (4). Administrazio Publikoen kontratuen araubide juridikoa. Obra kontratua. Obrak emateko kontratua. Zerbitzuak emateko kontratua. Hornidura kontratua. Zerbitzu kontratua.

23. gaia.–Foru Komunitateko Administrazioaren enpresa publiko instrumentalei egiten zaizkien mandatuen erregulazioa: helburua, entitate instrumentalaren aitortza eta mandatuen araubide juridikoa, ekonomikoa eta administratiboa. Publizitatea. Kapital mistoko sozietateekiko kontratuak.

24. gaia.–Osasunaren eta Gizarte Zerbitzuen arloetako Itun Sozialei buruzko Foru Legea. Xedea eta printzipioak. Adjudikaziodunek bete beharreko baldintzak. Itunaren xede diren zerbitzuak. Esleitzeko prozedurak eta irizpideak. Hitzarmenen iraupena eta gauzatzea. Ez betetzea eta iraungitzea. Ebaluazioa.

25. gaia.–Nafarroako Ondareari buruzko Foru Legea: Aurrekariak. Ondasun eta eskubideen sailkapena, eskumenak eta ondarea kudeatzeko irizpideak. Ondasunak eskuratzea, besterentzea eta lagatzea. Nafarroako Ondarea administratu, babestu eta defendatzea. Jabari publikoko ondasunen araubide juridikoa. Jabari pribatuko ondasunen araubide juridikoa. Enpresen ondare publikoa.

26. gaia.–Nafarroako Toki Administrazioa (1). Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen oinarrizko alderdiak. Nafarroako toki entitateen antolaketa eta administrazioa. Funtzionamendua. Toki entitateen jarduerak, zerbitzuak eta obrak.

27. gaia.–Nafarroako Toki Administrazioa (2). Toki entitateen ondasunak. Toki ogasunak. Toki entitateen jarduketen kontrola.

28. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileak (1). Oinarrizko erregulazioa. Langile motak. Funtzionario publikoak. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren oinarrizko alderdiak. Funtzionario bihurtzea eta funtzionario izateari uztea. Funtzionarioen egoerak. Eskubideak eta betebeharrak. Oinarrizko ordainsariak eta osagarriak.

29. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileak (2). Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutua garatzen duten erregelamenduak. Lanpostuen sarbidea eta hornidura kudeatzeko sistemak. Oporrak, lizentziak eta baimenak. Funtzionario publikoen diziplina araubidea eta bateraezintasun araubidea.

30. gaia.–Gizarte Segurantza. Araubide orokorra. Araubide bereziei buruzko aipamena. Nafarroako administrazio publikoetako mutualitateetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko foru legea: arau orokorrak, kotizazioa eta sistemaren prestazioak.

31. gaia.–Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko Foru Legea. Legearen xedea eta helburuak. Aplikazio-eremua. Gardentasuna. Publizitate aktiboa. Informazio publikorako eskubidea. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea erabiltzeko prozedura. Herritarren parte-hartzea eta elkarlana. Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluari erreklamazioak aurkeztea. Zehapen araubidea. Gardentasunaren Kontseilua: eginkizunak, antolaketa eta funtzionamendua.

32. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoa sortzeko Foru Legea. Bulegoaren alderdi orokorrak. Eginkizunak. Ikerketa-prozedura. Izapidetze-prozedura. Bulegoaren antolaketa eta funtzionamendua. Zehatzeko ahalmena.

33. gaia.–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina (1). Oinarrizko printzipioak. Legearen egitura eta edukia. Lurralde antolamenduko eta hirigintzako tresnak.

34. gaia.–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina (2). Lurzoru motak eta haien araubide juridikoa. Lurzoruaren balorazioa eta desjabetze araubidea. Planeamendua gauzatzeko tresnak. Lurzoruaren merkatuan gauzatzeko bitartekoak.

35. gaia.–Dirulaguntzei buruzko Foru Legea. Aurrekariak eta legearen aplikazio eremua. Dirulaguntza publikoen kudeaketaren arloko printzipio orokorrak. Dirulaguntzak eman eta kudeatzeko prozedurak. Dirulaguntzen jarraipena eta kontrola. Dirulaguntzak itzultzea. Dirulaguntza publikoak arautzen dituen estatuko legearen aipamen laburra eta haren aplikazioa Nafarroan.

36. gaia.–Datu pertsonalak babestea. Egungo arau-esparrua. Datu pertsonalen babesari buruzko Europako erregelamendua. Definizioak. Datu babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak. Datuen babesaren arloko figura nagusiak. Datuen babeseko ordezkaria. Datuak Babesteko Agentzia.

Laugarren multzoko gaiak. Finantza, kontularitza eta merkataritza arloetako zuzenbidea.

1. gaia.–Finantza zuzenbidea: kontzeptua eta edukia. Aurrekontu zuzenbidea: kontzeptua eta edukia. Ogasun Publikoa Espainiako Konstituzioan.

2. gaia.–Gastu publikoa: kontzeptua eta Konstituzioaren printzipioak. Gastu publikoa egiteko prozedura orokorra eta prozedura bereziak. Ordaintzeko prozedura.

3. gaia.–Kontabilitateko plan orokorra. Kontabilitatearen esparru kontzeptuala, aitortzari eta balorazioari buruzko arauak eta urteko kontuak.

4. gaia.–Kontabilitate Publikoko Plan Orokorra. Kontabilitate publikoaren esparru kontzeptuala, aitortzari eta balorazioari buruzko arauak, urteko kontuak eta kudeaketa publikoaren gaineko informazioa.

5. gaia.–Kontabilitate publikoaren eta kontabilitate nazionalaren arteko loturak. Kontabilitate doikuntzak nazio kontabilitatearen ikuspegitik. Defizita eta gastuen erregela kalkulatzeko gidaliburuak, autonomia erkidegoetara eta toki entitateetara egokituak. Kontabilitate pribatuaren plan orokorra aplikatzen duten enpresa unitateen defizitaren kalkulua kontabilitate nazionalean.

6. gaia.–Kontabilitate analitikoa toki kontabilitatearen ohiko ereduaren instrukzio berrian. Benetako kostua toki kontabilitate publikoaren esparruan.

7. gaia.–Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko Foru Legea (1). Aplikazio eremua eta Ogasun Publikoaren araubidea. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: prestatzea, eztabaidatzea, onestea eta betetzea. Aurrekontuen egitura eta aldaketak.

8. gaia.–Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko Foru Legea (2). Finantza-eragiketak. Diruzaintza. Kontabilitatea. Erantzukizunak.

9. gaia.–Barne kontrola Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko Foru Legean eta Barneko Kontroleko Erregelamendua onesten duen 31/2010 Foru Dekretuan.

10. gaia.–Ogasun Publikoaren eta Gizarte Segurantzaren aurkako delituak. Administrazio publikoaren aurkako delituak: prebarikazioa, desleialtasuna agiriak zaintzerakoan, sekretuak urratzea, funtzionarioen eroskeria, eragimen-trafikoa, bidegabeko eralgitzea, iruzurrak, legearen aurkako ordainarazpenak, funtzionario publikoei debekaturiko negoziazio eta jarduerak, eta abusuak eginkizunetan aritzean.

11. gaia.–Foru Komunitatearen sektore publikoa: Osatzen duten entitaterik garrantzitsuenen deskribapena, tipologia eta definizioa. Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa izeneko sozietatea sortzeari buruzko Foru Legea: helburua, irismena eta edukia.

12. gaia.–Foru Komunitateko finantza jardueraren kanpo kontrola. Nafarroako Kontuen Ganbera: helburua, haren jarduketa arautzen duten printzipioak, irismena eta haren txostenen edukia. Fiskalizatzeko prozedura.

13. gaia.–Kontuen Auzitegiaren kontabilitate arloko jurisdikzioa. Jurisdikzio horren izaera eta ezaugarriak. Kontabilitate arloko erantzukizun kasuak. Erantzukizun mota hori eskatzeko prozedurak. Kontabilitateari buruzko jurisdikzioaren organoak. Nafarroako Kontuen Ganberaren eskumenak kontabilitateari buruzko erantzukizunaren arloan.

14. gaia.–Zerga zuzenbidea: kontzeptua eta edukia. Iturriak. Tributuei buruzko Foru Lege Orokorra: jatorrizko printzipio orokorrak. Tributuen kudeaketa, oinarrizko kontzeptuak eta prozedurak. Diru-bilketa. Tributu ikuskaritza: jarduteko prozedurak eta planak.

15. gaia.–Tributuak Nafarroan: kontzeptua eta sailkapena. Zergak eta horien motak. Tasak. Prezio publikoak. Kontribuzio bereziak.

16. gaia.–1841eko Lege Itunduaren xedapenak Ogasunaren arloan. Hitzarmenaren eta Kontzertu Ekonomikoaren arteko aldeak. Nafarroaren eta estatuaren arteko hitzarmen ekonomikoen historia. Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeko Lege Organikoaren xedapenak arlo honetan.

17. gaia.–1990eko uztailaren 31ko Hitzarmen Ekonomikoa eta haren eguneratzeak. Xedapen orokorrak. Tributu harmonizazioa. Tributu moten tratamendua eta araubidea. Arbitraje Batzordea. Ekarpen ekonomikoa. Koordinazio Batzordea.

18. gaia.–Ekonomia eta Ogasun Departamentua: eginkizunak eta egitura. Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoa: egitura eta eginkizunak. Nafarroako Auzitegi Ekonomiko-Administratiboa.

19. gaia.–Nafarroako Toki Ogasunak arautzen dituen Foru Legea: printzipioak, egitura eta edukia. Nafarroako Toki Ogasunen baliabideak. Udal zergak.

20. gaia.–Nafarroako toki entitateen aurrekontua eta gastu publikoa. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta 270/1998 eta 234/2015 foru dekretuetan aurreikusitako araubidea. Toki entitateen diru-sarreren eta gastuen aurrekontu egitura. Aurrekontuaren betearazpena eta likidazioa. Diruzaintza toki entitateetan. Kontrola eta fiskalizazioa. Ardurak.

21. gaia.–Nafarroako toki entitateen kontabilitate araubidea: 272/1998 eta 273/1998 foru dekretuak.

22. gaia.–Nafarroako toki sektore publikoa osatzen duten entitateen deskripzioa eta bakoitzaren oinarrizko ezaugarriak.

23. gaia.–Merkataritza-sozietatea: kontzeptua eta motak. Merkataritza-sozietatearen kontratua: oinarrizko elementuak. Eraketaren formalitateak. Erregistroko eskritura eta inskripzioa. Kapital-sozietateen funtsezko ezaugarriak. Estatutu eta egitura mailako aldaketa nagusiak: kapitala handitzea eta gutxitzea, fusioa, eraldaketa eta zatitzea. Sozietateak desegitea, likidatzea eta azkentzea.

24. gaia.–Konkurtsoa: aurrekontu objektiboa eta subjektiboa. Konkurtsoa deklaratzeko autoa eta haren eraginak. Masa aktiboa eta pasiboa zehaztea. Sailkapena eta ordainketa. Hitzarmena. Bukaera eta kalifikazioa.

25. gaia.–Sozietateen urteko kontuak. Motak, urteko kontuak egitea, egiaztatzea, onestea eta gordetzea. Merkataritza Erregistroa: inskripzioaren kontzeptua, edukia eta esanahia.

26. gaia.–Sozietate taldeak. Haien araubide juridikoa. Urteko kontu bateratuak formulatzeko arauak esparru publikoan eta pribatuan. Kontu-bateratzearen subjektuak. Kontu bateratuak egiteko betebeharra. Kontu bateratuak egiteko metodoak. Urteko kontu bateratuak.

27. gaia.–Kontuen Auditoretzari buruzko Legea eta haren erregelamendua. Kontabilitaterako eta Kontuen Auditoretzarako Institutua: izaera, antolaketa eta eginkizunak.

IV. ERANSKINA

Irizpideak, deialdiaren 9. oinarrian aurreikusitako prestakuntzako eta praktiketako aldiaren aprobetxamendua eta eginkizun-betetzea baloratzeko

–Bere taldean fiskalizazio bakoitzari esleituta dagoen langileen lana zuzentzea eta koordinatzea; arreta berezia jarriko du irizpide batasuna mantendu dadin, fiskalizazio jarduerak garatzeko orduan.

–Agintzen zaizkion auditoretza lanak planifikatzea, Nafarroako Kontuen Ganberak onetsitako metodologia, arau teknikoak eta prozedurak jarraikiz.

–Egindako planifikazioaren araberako auditoretza prozedurak definitzea eta aplikatzea, emaitzei eusteko nahikoak diren frogak arrazoizko epe batean lortze aldera; hori dena, sektore publikoaren fiskalizazio lanerako aplikagarriak diren arau teknikoetan eta prozeduretan xedatutakoaren arabera.

–Fiskalizatutako zentro eta zerbitzuekin harremanetan egotea, agintzen zaizkien lanak garatzeko beharrezkoak diren datuak, txostenak edo aurrekariak eskatzeko.

–Ganberako lehendakariari fiskalizazio txostenak eta fiskalizazio eginkizunean ateratzen ahal dituen ondorioak proposatzea, azter eta onets ditzan, Nafarroako Kontuen Ganberan aplikagarriak diren arau teknikoetan eta prozeduretan xedatutakoari jarraikiz.

–Txostenak egitea fiskalizatutako ente eta erakundeek aurkezten ahal dituzten alegazioei buruz.

–Lehendakariak edo idazkari nagusiak eskatzen ahal dizkioten txostenak idaztea, haiek zuzendutako fiskalizazio jarduketen ondorioz plantea daitezkeen gaien gainean.

Iragarkiaren kodea: F2006849