154. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREAN EGOTEKO TRAMITEA: “La Tejería” haize-parkea, Fontellasko udal-mugartean (1129-CE).

Honako espediente hau jendaurrean jartzen da, maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluak ezarritakoaren ondorioetarako (foru dekretu horren bidez arauak eman ziren Nafarroan haize-parkeak baimentzeko):

–Eskatzailea: Aalsmeer Tejería S.L.

–Xedea: jendaurrean jartzea proiektua eta ingurumen inpaktuaren azterketa, honako helburu hauekin: ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta tramitatzeko prozedura abiaraztea eta aurretiazko administrazio baimena lortzea.

–Instalazioen deskribapena: “La Tejería” haize-parkea, 24 MW-ekoa, eta haren ebakuazio-azpiegiturak (“La Tejería” TAE-“La Tejería” EZ 66 kV-eko linea, “La Tejería” ebakitze zentroa eta “La Tejería” 30/66 kV transformazio azpiestazioa).

–Proiektua baimentzeko organo eskuduna: Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia.

Informazioa jendaurrean egonen da Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan eta Nafarroako Gobernu Irekiaren web atarian (https://gobiernoabierto.navarra.es/es/participacion/procesos/parque-eolico-tejeria-expediente-1129-ce), interesdunek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten iradokizunak eta oharrak egin ditzaten.

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, 31005 Iruña), 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko ekainaren 19an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2006451