152. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibilak egiteko

2020ko ekainaren 19an, ebazpen hau eman zuen Azagrako alkateak:

Kontuan harturik alkateek ezkontza zibila baimentzearen gainean Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an eman jarraibidea.

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44 eta 47. artikuluetan eta horiekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraikiz.

EBAZTEN DUT:

1.–Udal honetako zinegotzi Eva Díaz Zudaireren esku uztea 5/2020 zenbakiko ezkontza zibila egiteko eskumena, Azagrako Bake Epaitegian eginen baita ezkontideek eskatuta.

2.–Horren berri ematea Osoko Bilkurari hurrengo bileran.

Azagran, 2020ko ekainaren 19an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

Iragarkiaren kodea: L2006588