152. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Berriobeitiko Kontzejuko Batzarrak, 2020ko maiatzaren 29an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Kontzejuaren 2020ko aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin.

Berriobeitin, 2020ko ekainaren 23an.–Kontzejuko burua, Alfonso Larrayoz Iracheta.

Iragarkiaren kodea: L2006604