152. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

88/2020 FORU AGINDUA, uztailaren 2koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, jardunik gabeko egunak ezartzen dituena pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubideari atxikitako jarduera batzuetarako eta murrizten duena balio erantsiaren gaineko zergaren araubide erraztuaren bigarren hiruhilekoari dagokion kuota, 30/2020 Foru Agindua aplikatzearen ondorioz sortua. Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren otsailaren 24ko 30/2020 Foru Aginduaren bidez, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubidea eta balio erantsiaren gaineko zergaren araubide erraztua garatzen dira 2020. urterako.

COVID-19 koronabirusaren bilakaerak sortu duen egoeraren ondorioz, zeharo ohiz kanpokoa baita, premiazko neurri bereziak hartu dira, osasun publikoko arrazoietan oinarrituta. Neurri horiek sektore ekonomiko ugariren jarduera geldiarazi dute eta nabarmen eragin diete PFEZean zenbatespen objektiboaren araubidea eta BEZaren araubide erraztua dituzten subjektu pasiboei. Araubide horiek dagozkien indizeak eta moduluak onetsi ziren Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren otsailaren 24ko 30/2020 Foru Aginduaren bidez.

Aipatu araubideak aplikatzeak pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren edo BEZaren kuoten etekin garbia zehaztea dakar, jarduera ekonomiko hori garatzeko ahalmena neurtzeko zeharkako unitateen arabera. Ahalmen hori nabarmen desberdina da orain, 30/2020 Foru Agindua egiteko eta onesteko orduan kontuan hartu zenarekin alderatuta.

Maiatzaren 4tik aurrera eta deskonfinamenduko faseak erregulatu dituzten arauekin bat, gutxinaka-gutxinaka ekin zitzaion jardunari berriz, eta, faseak gainditu ahala, gero eta gehiago izan dira segurtasun neurri murriztaileekin abian jar zitezkeen jarduerak. Segurtasun neurriak malgutuz joan dira neurri batean edo bestean, jarduera mota zein zen. Azkenik, ekainaren 22an, alarma egoera bukatu zen, bai eta murriztapen batzuk ere.

Deskonfinamenduko fase bakoitza erregulatu dituzten arauak aztertuta eta kontuan izanda zenbatespen objektiboaren araubideari eta araubide erraztuari atxikitako jardueren ezaugarriak, jardunik gabeko aldi hauek ezartzen dira:

–Saltegiak eta zerbitzuak: 2020ko martxoaren 14tik maiatzaren 24ra arte (2. fasearen hasiera): 72 egun.

–Ostatuak eta jatetxeak: jatetxeen kasuan, 2020ko martxoaren 14tik ekainaren 7ra arte (3. fasearen hasiera): 86 egun. Tabernen eta kafetegien kasuan, 2020ko martxoaren 14tik ekainaren 14ra arte (3. faseko bigarren astea): 93 egun. Alde horren arrazoia da Nafarroan tabernek ekainaren 15era arte ezin izan zituztela barrak erabili, eta barra osagai garrantzitsua da tabernetan eta kafetegietan, baina jatetxeetan ez du halako garrantzirik.

–Hotelak eta turismoko establezimenduak: 2020ko martxoaren 14tik ekainaren 21era arte (egun horretan alarma egoera bukatu zen eta autonomia-erkidegoen artean mugitzea baimendu zen): 100 egun.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren errendimendua zehazteko, aipatutako egunak jardunik gabeko alditzat hartuko dira, eta aldi horretan ez dira konpututako inongo modulu unitatetan.

Foru agindu honetan araututakoa ez zaie aplikatuko funtsezkotzat jota egoteagatik martxan jarraitu zuten jarduerei.

BEZari dagokionez, egun berak hartzen badira ere jardunik gabeko eguntzat jarduera bakoitzerako, aintzat hartuta daude lehendabiziko hiruhilekoko egunak, eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren maiatzaren 5eko 64/2020 Foru Aginduak murriztapen bat onetsi zuen, itxialdiaren araberakoa, balio erantsiaren gaineko zergaren araubide erraztuaren lehendabiziko hiruhilekoko kuotaren %20koa, 30/2020 Foru Aginduaren II. eranskinean jasotako jardueretarako, kanpoan utzita funtsezkotzat jota egoteagatik martxan jarraitu zuten jarduerak: elikagaiak, salgaien garraioa eta mezularitza.

Horrenbestez, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren eta balio erantsiaren gaineko zergaren foru-araudien bidez emandako gaikuntzak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. artikulua. Jardunik gabeko aldia merkataritzaren eta zerbitzuen jardueretan.

1. 72 eguneko jardunik gabeko aldia hartuko da kontuan jarduera hauetarako:

a) Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubidean eta balio erantsiaren gaineko zergaren araubide berezi erraztuan batera sartuta dauden jarduerak:

EJZ

JARDUERA EKONOMIKOA

653.2

Bere jarduerako artikuluen konponketak, 653.2 epigrafean matrikulaturiko txikizkako merkatariek eginak.

653.4 eta 5

Eraikuntzako materialen, saneamenduko gauza eta altzarien, ateen, leihoen, pertsianen eta abarren txikizkako merkataritza.

654.2

Lurreko ibilgailuetarako osagarrien eta ordezko piezen txikizkako merkataritza.

654.5

Edonolako makineriaren txikizkako merkataritza (salbu eta etxerako tresnak, bulegokoak, gailu medikoak, ortopedikoak, optikoak eta argazkigintzakoak).

654.6

Edonolako ibilgailuetarako gurpil-estalki, banda eta bandaje eta aire ganbaren txikizkako merkataritza, salbu aipatu artikuluen handizkako merkataritza.

659.3

Txikizkako saltzaileak, 659.3 epigrafean matrikulatuta daudenak, negatiboak eta inprimatutako bestelako material fotografikoa biltzeagatik, hirugarrenen laborategian prozesatzeagatik eta kopiak nahiz handitzeak dagokionari entregatzeagatik.

663.1

Saltegi iraunkor batetik kanpora, aritzen direnak ore frijituen (estalkia edo betegarria izan ala ez), patata frijituen, zizka-mizken, fruitu lehorren, gozokien, txokolatekien eta edari freskagarrien txikizkako merkataritzan baizik ez, betiere baimena badute instalazioan edo ibilgailuan bertan bere produktuak (txurroak, patata frijituak eta gaztainak) prestatzeko.

691.1

Etxerako tresna elektrikoen konponketa.

691.2

Automobilen, bizikleten eta beste ibilgailu batzuen konponketa.

691.9

Oinetakoen konponketa.

691.9

B.p.s.g.ko beste kontsumo-ondasun batzuen konponketa (salbu oinetakoen konponketa eta artelanen, altzarien, antigoalekoen eta musika tresnen zaharberritzea).

692

Industriako makinen konponketa.

699

B.p.s.g.ko beste konponketa batzuk.

721.1 eta 3

Hirietako garraio kolektiboa eta bidaiarien errepide bidezko garraioa.

721.2

Autotaxi bidezko garraioa.

751.5

Ibilgailuak koipeztatu eta garbitzea.

757

Aldaira zerbitzuak.

933.1

Lurreko eta uretako ibilgailuak, ibilgailu aeronautikoak eta abar gidatzen irakastea.

967.2

Kiroletan trebatzeko eskolak eta zerbitzuak.

971.1

Egindako arropen eta etxerako arropa eta tresna erabilien tindaketa, lehorreko garbiketa, garbiketa eta lisaketa.

972.1

Emakume eta gizonendako ile-apaindegi zerbitzuak.

972.2

Apaindegiak eta estetikako kabineteak.

973.3

Fotokopiagailuekin dokumentuak kopiatzeko zerbitzuak.

b) Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubidean sartutako jarduerak, aplikatzen zaienean balio erantsiaren gaineko zergaren baliokidetasun-errekarguaren araubidea:

EJZ

JARDUERA EKONOMIKOA

651.1

Ehunkien, etxerako jantzien, tapiz eta antzekoen eta tapizeriako gauzen txikizkako merkataritza.

651.2

Janzteko eta bururako edonolako jantzien txikizkako merkataritza.

651.3 eta 5

Arropa zuriaren, emakumearen azpiko arroparen eta jantzi berezien txikizkako merkataritza.

651.4

Mertzeriako eta paketeriako gauzen txikizkako merkataritza.

651.6

Oinetakoen, larrukien edo larru imitazioen edo horien ordezko produktuen, gerrikoen, zorroen, poltsen, maleten eta, oro har, bidaiatzeko gauzen txikizkako merkataritza.

652.2 eta 3

Drogeriako, lurrindegiko, kosmetikako eta garbiketako gauzen, pinturen, bernizen, disolbatzaileen, paperen eta dekoraziorako beste produktu batzuen, produktu kimikoen eta norberaren higienerako eta garbiketarako gauzen txikizkako merkataritza.

653.1

Altzarien txikizkako merkataritza (bulegokoak izan ezik).

653.2

Material eta tresna elektrikoen, elektronikoen, etxetresnen eta argindarra ez den beste energiaren batekin ibiltzen diren etxerako beste tresna batzuen eta sukalderako altzarien txikizkako merkataritza.

653.3

Etxerako tresnen, burdindegiko gauzen, apaingarrien, oparien edo jendea erakartzeko gauzen txikizkako merkataritza (imitaziozko bitxiak eta etxerako tresna elektroniko txikiak barne).

653.9

Etxea janzteko izanik, b.p.s.g.ko beste gauza batzuen txikizkako merkataritza.

659.2

Bulegoko altzarien eta bulegoko makinen eta tresneriaren txikizkako merkataritza.

659.3

Aparatu eta tresna mediko, ortopediko, optiko eta fotografikoen txikizkako merkataritza.

659.6

Jostailuen, kirol gaien, kirol jantzien, kirol oinetakoen, kirol kapeluen, armen, kartutxoen eta suzirien txikizkako merkataritza.

659.7

Hazien, ongarrien, loreen, landareen eta animalia txikien txikizkako merkataritza. Salbu eta animalia txikiak eta haien produktuak.

663.1

Elikagaien txikizkako merkataritza, edariak eta izozkiak barne, merkataritzako establezimendu iraunkor batetik kanpo.

663.2

Ehunkien eta jantzien txikizkako merkataritza, merkataritzako establezimendu iraunkor batetik kanpo.

663.3

Oinetakoen, larrukien eta larruzko artikuluen txikizkako merkataritza, merkataritzako establezimendu iraunkor batetik kanpo.

663.4

Drogeriako eta kosmetikako artikuluen eta produktu kimikoen txikizkako merkataritza, merkataritzako establezimendu iraunkor batetik kanpo.

663.9

B.p.s.g.ko beste salgai batzuen txikizkako merkataritza merkataritzako establezimendu iraunkor batetik kanpo, salbu eta artikulu eta produktu horiei ez bazaie aplikatzen balio erantsiaren gainerako zergaren baliokidetasun-errekarguaren araubide berezia.

2. Honela aplikatuko da 1. apartatuan zehaztutako jardueretarako ezarritako jardunik gabeko aldia:

a) Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga: zero izanen dira kontuan hartu beharreko modulu unitateak jardunik gabekotzat hartutako 72 egunean, zenbatespen objektiboan errendimendu garbia zehazteko.

b) Balio erantsiaren gaineko zergaren araubide erraztua: %59,34ko murriztapena aplikatuko da 2020ko bigarren hiruhilekoagatik ordaindu beharreko kuotan, salbu eta loteriaren salmentari dagokionez.

2. artikulua. Jardunik gabeko aldia ostalaritzan eta jatetxe arloko jardueretan: Jatetxeak.

1. 86 eguneko jardunik gabeko aldia hartuko da kontuan pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubidean eta balio erantsiaren gaineko zergaren araubide berezi erraztuan batera sartuta dauden jarduera hauetarako:

EJZ

JARDUERA EKONOMIKOA

671.4

Bi sardexkako jatetxeak.

671.5

Sardexka bateko jatetxeak.

2. Honela aplikatuko da 1. apartatuan zehaztutako jardueretarako ezarritako jardunik gabeko aldia:

a) Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga: zero izanen dira kontuan hartu beharreko modulu unitateak jardunik gabekotzat hartutako 86 egunean, zenbatespen objektiboan errendimendu garbia zehazteko.

b) Balio erantsiaren gaineko zergaren araubide erraztua: %74,73ko murriztapena aplikatuko da 2020ko bigarren hiruhilekoagatik ordaindu beharreko kuotan, salbu eta loteriaren salmentari dagokionez.

3. artikulua. Jardunik gabeko aldia ostalaritzan eta jatetxe arloko jardueretan: Tabernak eta kafetegiak.

1. 93 eguneko jardunik gabeko aldia hartuko da kontuan pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubidean eta balio erantsiaren gaineko zergaren araubide berezi erraztuan batera sartuta dauden jarduera hauetarako:

EJZ

JARDUERA EKONOMIKOA

672.1, 2 eta 3

Kafetegiak.

673

Kafetegi eta tabernetako zerbitzuak.

675

Merkatuetan edo azoketan eta bide publikoan edo lorategietan (aire zabalean) kokaturiko kiosko, kutxa, txosna edo antzeko beste lokaletako zerbitzuak.

676

Txokolate-denda, izozki-denda eta hortxata-dendetako zerbitzuak.

2. Honela aplikatuko da 1. apartatuan zehaztutako jardueretarako ezarritako jardunik gabeko aldia:

a) Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga: zero izanen dira kontuan hartu beharreko modulu unitateak jardunik gabekotzat hartutako 93 egunean, zenbatespen objektiboan errendimendu garbia zehazteko.

b) Balio erantsiaren gaineko zergaren araubide erraztua: %82,42ko murriztapena aplikatuko da 2020ko bigarren hiruhilekoagatik ordaindu beharreko kuotan, salbu eta loteriaren salmentari dagokionez.

4. artikulua. Jardunik gabeko aldia hoteletan eta turismo establezimenduetan:

1. 100 eguneko jardunik gabeko aldia hartuko da kontuan pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubidean eta balio erantsiaren gaineko zergaren araubide berezi erraztuan batera sartuta dauden jarduera hauetarako:

EJZ

JARDUERA EKONOMIKOA

681

Izar bateko edo biko hoteletako ostatu zerbitzua.

682

Hostal eta ostatu-etxeetako ostatu zerbitzua.

683

Landetxeetako ostatu zerbitzua.

2. Honela aplikatuko da 1. apartatuan zehaztutako jardueretarako ezarritako jardunik gabeko aldia:

a) Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga: zero izanen dira kontuan hartu beharreko modulu unitateak jardunik gabekotzat hartutako 100 egunean, zenbatespen objektiboan errendimendu garbia zehazteko.

b) Balio erantsiaren gaineko zergaren araubide erraztua: %90,11ko murriztapena aplikatuko da 2020ko bigarren hiruhilekoagatik ordaindu beharreko kuotan, salbu eta loteriaren salmentari dagokionez.

5. artikulua. Araubide erraztuaren erregularizazioa.

1.2.b), 2.2.b), 3.2.b) eta 4.2.b) artikuluetan xedatutakoa kontuan hartuko da erregularizazioa egiteko orduan, betiere hura egin behar bada, bat etorriz Balio erantsiaren gaineko zergaren Erregelamendua onesten duen 86/1993 Foru Dekretuaren 27.3 artikuluan eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren otsailaren 24ko 30/2020 Foru Aginduaren argibideetan ezarritakoarekin.

6. artikulua. Bestelako jarduerak.

Foru agindu honetan aurreikusitakoa ez zaie aplikatuko nekazaritzako, abeltzaintzako eta oihangintzako jarduerei ez Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren otsailaren 24ko 30/2020 Foru Aginduan erantsitako gainerako jarduerei, baldin haien jardunik gabeko aldia berariaz arautzen ez bada.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, aginduan berean aurreikusitako ondorioekin.

Iruñean, 2020ko uztailaren 2an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: F2007172